Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022ko laguntza-plana aurkeztu die gaur Urola Erdiko enpresei

2022-06-09
  • Informazio-jardunaldia Azpeitiako Basazabal Jauregian egin da eta, bertan, eskualdeko enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu dituzte
  • Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022ko laguntza-planak 74 programa jasotzen ditu eta aurrekontua 600 milioi baino gehiagokoa da
  • Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua betetzen lagunduko dute, eta lagungarriak izango dira Euskadiko enpresa-sarearen garapen inklusibo eta jasangarrirako ere
  • Laguntzen % 70 baino gehiago I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratuko dira

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Urola Erdiko eskualdeko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022eko laguntza-plana. Iraurgi Berritzenekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Azpeitiko Basazabal Jauregian egin da, eta eskualdeko hogei enpresa inguruk parte hartu dute. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute. Amaieran, Eusko Jaurlaritzako eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariek bisita instituzionala egin dute Xubi Engranajes enpresara, Azkoitian.

SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Ana Camachok, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Nazioartekotze arduradun Maite Subinasek, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari RaulPerezek bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten. Nagore Alkorta Elorzak ere parte hartu du, Iraurgi Berritzeneko presidenteak.

Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.

Informazio gehiago: Katalogo digitala

--

Atxikitako argazkian, ezker eskubi:

  • Raul Perez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
  • Maite Subinas, BTI - Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Nazioartekotze arduraduna
  • Ana Camacho, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
  • Nagore Alkorta Elorza, Iraurgi Berritzeneko presidentea
  • Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia
  • Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria
  • Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
  • Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nagore Alkorta (Iraurgi Berritzeneko presidenta); Maite Subinas (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia)