Irekia atariaren pribatutasun-politika
Datuen tratamenduaren arduraduna
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza – Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, Eusko Jaurlaritza (aurrerantzean, Irekia).
Euskal Autonomia Erkidegoko Datuak Babesteko Ordezkaria
Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu.
Nola eman alta Irekian?
Pertsonek beren buruak bi urratsetan egiaztatzeko balidazio-prozedura ezarri da Irekian (“opt in bikoitza”), erabiltzaileen baimen zehatza jasotzeko. Horretarako, mezu bat bidaltzen zaio pertsonari hark emandako helbide elektronikora, non esteka bat ikusiko duen; esteka horretan sartu beharko du erabiltzaileak. Sistema hori erabilita baimen zehatza eman duten erabiltzaileen datuei soilik emango die alta Irekiak, eta datu horiek baino ez ditu tratatuko.
Zer motatako datu pertsonalak tratatzen ditu Irekiak?
Hauek dira zuk emandako baimenarekin Irekiak eskuratzen dituen datu pertsonalak:
- Helbide elektronikoa
- Izen-abizenak edo ezizena
- Posta-kodea
- Sexua
- Argazkia
- Nabigatzaileari, sistema eragileari eta IP publikoari buruzko informazioa
- Egiten dituzun iruzkin eta proposamenak
- Berri-buletina jasotzeko egin duzun harpidetza
Erregistratutako kazetariak izanez gero, aurreko guztiaz gain, hauek ere bai:
- Telefono-zenbakia
- Komunikabidea edo bloga
- Blogaren edo orrialde pertsonalaren URLa
- Eguneko gertakarien agenda jaso duzula
Zer datu egiten dira publiko Irekian?
Irekia parte-hartzeko, lankidetzako eta gardentasuneko plataforma bat denez, bakar-bakarrik iruzkin edo proposamen bat egin duenaren izen-abizenak edo ezizena eta haren partaidetza-historia argitaratzen dira, eta gainerako datuak Irekiaren eremu pribatuan geratzen dira.
Zer helbururekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
Irekiak era automatizatuan egiten ditu datu pertsonalen tratamenduak, gobernu irekiaren eskumenak betetzeko, hau da: gardentasuna, partaidetza eta lankidetza. Horrenbestez, helburu hau dute datuen tratamenduek:
- Herritarrek gobernu-ekintzan parte hartzea, gobernuak argitaratzen dituen proposamenen bidez.
- Argitaratutako berriei iruzkinak egitea.
- Gobernuari eskaerak aurkeztea, hark kontuan har ditzan, edo egin diren beste eskaera batzuei iruzkinak egitea.
- Informazio-buletin bat bidaltzea.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Gordetze-epeak: Erabiltzaileak baimena ematen duenetik baja eman, baja eskatu edo Irekian datuak tratatzeko baimena erretiratzen duenera bitarte gordeko ditu datu pertsonalak Irekiak. Irekiak bidaltzen duen buletinari dagokionez, berriz, interesdunak edozein unetan du aukera buletinetik baja eman nahi duela eskatzeko. Irekiak 10 egunetan gordeko ditu gehienez ere plataforman alta hartzeko eskaerak; erabiltzaileek, beraz, epe hori dute haien kontuak balidatzeko, alta hartu nahi badute (begiratu ondo mezu-baztergarrien karpenak –spam–, helbide elektronikoa ematerakoan akatsik egin duzun eta abar, Irekian alta hartuko duzula behar bezala balidatzeko).
Baimenari uko egiteko aukera: erregistratutako pertsonek aukera dute emandako baimenari edozein unetan uko egiteko; hala ere, horrek ez du esan nahiko aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamendua legezkoa ez denik.
Zer beste hartzaileri emango zaizkio zure datuak?
Irekiak herritarren partaidetzarekin eta gai publikoen gardentasunarekin zerikusia duten proiektuak egiten dituzten erakundeei eman diezazkioke zure datuak, bai eta Eusko Jaurlaritzaren beste sail batzuei edo haien mendeko erakunde publikoei, zuk Irekian egindako galderei, proposamenei edo iruzkinei erantzun diezaieten. Erabiltzaileek Irekian alta ematerakoan erabili zituzten izen-abizenak edo ezizenak soilik emango zaizkie.
Ez da aurreikusten datuak nazioartera transferitzea.
Zer eskubide dituzte herritarrek eta nola gauza ditzakete?
Irekia atariak erregistratzen direnei eskaintzen dien inprimakia beteta gauza ditzakete arlo honetan dituzten eskubideak erabiltzaileek, edo, bestela, Irekiaren posta-helbidera edo lege-ohar honen goiburuan adierazitako edozein helbide elektronikotara idatzita. Azken kasu horietan, nortasun agiriaren edo nortasuna egiaztatzeko antzeko beste agiri baten fotokopia erantsi behar da, eskubide hauek gauzatu nahi direla eskatzeko.
- Eskubidea duzu datu pertsonaletara sartu nahi duzula eskatzeko: zure datuak tratatzen ari den galde diezaiokezu Irekiari.
- Eskubidea duzu datuak zuzentzeko (akatsik badute) edo ezabatzeko eskatzeko.
- Eskubidea duzu datuen tratamendua mugatzea eskatzeko; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gordeko ditu datuak soilik Irekiak.
- Eskubidea duzu tratamenduari aurka egiteko: Irekiak zure datuak tratatzeari utziko dio zuk adierazitakoaren arabera, betiere arrazoi legitimo premiazkorik ez bada edo tratatzen jarraitu behar diren erreklamaziorik ez badago edo defendatu behar ez badira.
- Eskubidea duzu zure datuak eramateko.
Era berean, Irekiak sistema bat ezarri du bere profilean eskubide horiek guztiak gauzatzen laguntzeko: ikus "Nire profila".
Irekia eta gizarte-sareak
Googlek, Facebookek eta Twitterrek ezarritako sistemen bidez alta hartzeko aukera eskaintzen die Irekiak erabiltzaileei. Kasu horretan, gure plataforman zuzenean erregistratzeko egiten den bezala, zuk baimena eman ostean eskuratuko dira zure datuak gizarte-sare horien profiletatik, eta pribatutasun-politika honen arabera tratatuko dira.
Era berean, Irekia gizarte-sareetan egoteak esan nahi du, Facebooken, Twitterren, Instagramen edo Youtuben erabilera eta pribatutasun-politiken baldintzak betez, “Gustatzen zait”, “Jarraitu”, “Konektatu” edo antzekoak klikatzen badira, baimena ematen dela inoren jarraitzaileen datuetara sartzeko, haien horman, denbora-lerroan eta abarretan agertzen diren berriak argitaratzeko, eta haiei mezuak bidaltzeko. Irekiaren arduradunek ez dituzte datuak aurretik azaldutako helburuetarako ez den beste ezertarako erabiliko, eta, pribatutasun-politika honetan jasotzen denarekin bat eginda, modu leial eta koherentean tratatuko dituzte. Erabiltzaileak edozein unetan utzi diezaioke Irekiaren jarraitzaile izateari edo utzi dezake Irekia, gizarte-sareek eskura jartzen dituzten “Dagoeneko ez dut atsegin”, “Jarraitzeari utzi” edo “Sarea/Kontaktuak/ezabatu” edo antzekoak klikatuta, edo, egokia bada, plataforma horietan dituzten eskubideak baliatuta edo Irekiak ezarritako sistemak erabilita.
Aipatutako eskubideei buruzko ereduak, inprimakiak eta informazio gehiago:
- Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean, eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez.
- Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentzian, edo aurretiazko erreklamazioa egin dezakezu datuak babesteko ordezkariaren aurrean.