
Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022eko laguntza-plana aurkeztu die Oarsoaldeko enpresei
- Informazio-jardunaldia Oiartzungo Zinealdean egin da eta, bertan, eskualdeko enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu dituzte
- Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022ko laguntza-planak 74 programa jasotzen ditu eta aurrekontua 600 milioi baino gehiagokoa da
- Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua betetzen lagunduko dute, eta lagungarriak izango dira Euskadiko enpresa-sarearen garapen inklusibo eta jasangarrirako ere
- Laguntzen % 70 baino gehiago I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratuko dira
Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Oarsoaldeko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022eko laguntza-plana. Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Oiartzungo Zinealdean egin da, eta eskualdeko 25 enpresa inguruk parte hartu du. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute.
SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik; Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria Leyre Madariagak; Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria Ana Camachok; BTI- Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilaria Ainhoa Ondarzabalek; Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria Iñigo Ansolak; Ihobeko teknikaria Iñigo Aizpuruk; eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria Raul Perezek bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten. Ekitaldian Jesus Mari Martiarenak, Oarsoaldea Agentziaren lehendakaria eta Lezoko Alkatea, ere parte hartu du.
Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.
Informazio gehiago: Katalogo digitala
-
Atxikitako argazkian, ezker eskubi:
- Luis de Velasco, Energiaren Euskal Erakundeko Industria Proiektuen arduraduna
- Raul Perez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
- Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria
- Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia
- Jesus Mari Martiarenak, Oarsoaldea Agentziaren lehendakaria eta Lezoko Alkatea
- Fernando Nebreda, Oasoaldea Agentziaren gerentea.
- Ana Camacho Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
- Ainhoa Ondarzabal, BTI - Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria
- Iñigo Aizpuru, Ihobeko teknikaria