OpenIrekia
Irekiaren iturburu-kodea
Irekia proiektua, Eusko Jaurlaritzak Open Governmenterako eta Interneten parte hartzeko egin zuen webgunea, Jaurlaritzak Administrazioan baliabide publikoekin sortzen diren produktu guztiak herritarrek libreki eta dohainik erabili ahal dituztela uste duelako sortu zen, eta bat dator Jaurlaritzak kode irekiko softwarearen inguruan hartu duen konpromiso sendoarekin.
Dagoen software librean oinarrituz (adibidez, Linux sistema eragilea, PostgreSQL, CouchDB eta Elastic Search datu-baseak, Mongrel aplikazioen zerbitzaria, Ruby programazio-lengoaien interpreteak nahiz Apache web zerbitzaria —guztiak dira software librea—), herritarrentzat, enpresentzat, erakundeentzat eta, jakina, beste erakunde eta administrazio publiko batzuentzat eskuragarri jartzen da irekia proiektuaren barruan, OpenIrekia izendapen orokorrarekin, sortu diren moduluen “iturburu-kodea”. Hori guztia "European Union Public Licence – EUPL" Europar Batasuneko Lizentzia Publikoarekin garatu da.
Hona hemen Irekiak barne hartzen dituen osagaiak:
Ekitaldi, albiste eta parte-hartzeen kudeatzailea (oGov), multimedia gaitasunekin. Mugikorretarako aplikazioen bertsioak barne hartzen ditu.
Argazkien kontsulta eta jeitsierako aplikazioa.
Gobernu-Programaren kontuak emateko aplikazioa. Konpromisoen, Arloen, Helburuen eta bere zehaztasunerako aurrez ikusitako Ekimenen inguruan egituratuta. Ekimen bakoitza bere egite-gradua osatzen duten jarduera indibidualekin osatuta dator.
Aginte-planen kontuak emateko aplikazioa. OGP-Euskadi proiektuak egindakoa, Gobernu Irekirako Aliantzaren Tokiko Gobernuen Programarako. Helburu, ekintza eta jardueren inguruan egituratuta. Ekintza bakoitza bere egikaritze-maila osatzen duten banakako jarduketekin osatzen da.
Nolanahi ere, Irekiaren bilakaera etengabea izango da, eta etorkizunean bertsio berriak plazaratzea aurreikusten da.