
Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2021eko laguntza-plana aurkeztu die Donostialdeako enpresei
- Informazio-jardunaldia Adegin ospatu da eta bertan, eskualdeko enpresek industria garapen, nazioartekotze zein energia eta ingurumenarekin lotutako laguntzak ezagutu dituzte
- 2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu, eta 433 milioi euroko aurrekontua du
- Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko duen lehentasunezko helburua gauzatzen lagunduko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatuz
Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko laguntza-planaren barnean dauden industria garapen, nazioartekotze zein energia eta ingurumenarekin lotutako laguntzak aurkeztu dizkie Donostialdeko enpresei gaur. Informazio-jardunaldia, Adegirekin lankidetzan, goizeko 9,30etatik 10,30etara ospatu da, eta berrogeitahamar enpresa inguruk parte hartu du, bertan zein telematikoki.
Aitor Urzelai, SPRI taldeko zuzendari nagusiak; Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak, eta Javier Plasencia, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, euren alorretako programen xehetasunak eman dituzte, I+G+b, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako laguntzak, hain zuzen.
2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu —433 milioi euroko aurrekontuarekin—, kalitatezko enplegua sortuz ekonomia suspertzeko helburuarekin eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarria ere kontuan hartuz. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratuko da, baina, besteak beste, nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak ere emango dira.
Informazio gehiago: katalogo digitala
--
Atxikitako argazkian, ezker eskubi:
- Javier Plasencia, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak
- Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak
- Aitor Urzelai, SPRI taldeko zuzendari nagusiak
- Patxi Sasigain, Adegiko lehiakortasun eta berrikuntza zuzendaria