Eusko Jaurlaritzak gaur enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022eko laguntza-plana aurkeztu die Tolosaldeko enpresei

2022-06-02
  • Informazio-jardunaldia Lehiberri Zentroan egin da eta, bertan, enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu dituzte
  • Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022ko laguntza-planak 74 programa jasotzen ditu eta aurrekontua 600 milioi baino gehiagokoa da
  • Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua betetzen lagunduko dute, eta lagungarriak izango dira Euskadiko enpresa-sarearen garapen inklusibo eta jasangarrirako ere
  • Laguntzen % 70 baino gehiago I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratuko dira

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Tolosaldeko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022eko laguntza-plana. Tolosaldea Garatzekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Lehiberri Zentroan egin da, eta 30 enpresa inguruk parte hartu du. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute. Amaitzean, tokiko enpresa bat bisitatu da.

Cristina Oyon, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendaria; Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria; Aitor Cobanera, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendaria, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia; Maite Subinas, Basque Trade & Investment-eko Enpresa Zerbitzuen arduraduna; Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria; Txema Fernandez, Ihobeko Ekonomia Zirkularreko zuzendaria;  eta Raul Perez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten. Ekitaldian Olatz Peon Ormazabal-ek, Tolosaldea Garatzeneko lehendakariordea, ere parte hartu du.

Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.

Informazio gehiago: Katalogo digitala

Atxikitako argazkian, ezker eskubi:

  • Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria
  • Raul Perez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
  • Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria
  • Cristina Oyon, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendaria
  • Olatz Peon Ormazabal, Tolosaldea Garatzeneko lehendakariordea
  • Aitor Cobanera, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendaria, Enpresa

Garapenerako Euskal Agentzia

  • Maite Subinas, Basque Trade & Investment-eko Enpresa Zerbitzuen arduraduna
  • Iñigo Aizpuru, Ihobeko Ekonomia Zirkularreko teknikaria
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Cristina Oyón (SPRI); Aitor Cobanera (SPRI); Maite Subinas (Basque Trade & Investment); Txema Fernández (IHOBE); Iker Urruzola (Tolosaldea Garatzen)