
Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022eko laguntza-plana aurkeztu die Durangaldeko enpresei
- Informazio-jardunaldia Durangoko Landako Elkartegian egin da eta, bertan, eskualdeko enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu dituzte
- Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022ko laguntza-planak 74 programa jasotzen ditu eta aurrekontua 600 milioi baino gehiagokoa da
- Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua betetzen lagunduko dute, eta lagungarriak izango dira Euskadiko enpresa-sarearen garapen inklusibo eta jasangarrirako ere
- Laguntzen % 70 baino gehiago I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratuko dira
Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Durangaldeko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022eko laguntza-plana. Durangaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Durangoko Landako Elkartegian egin da, eta eskualdeko 30 enpresa inguruk parte hartu du. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute.
SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Ana Camachok, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendari Ainhoa Ondarzabalek, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari RaulPerezek bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten. Ekitaldian Mireia Elkoroiribek ere parte hartu du, Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak.
Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.
Informazio gehiago: Katalogo digitala
-
Atxikitako argazkian, ezker eskubi:
- Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
- Raul Perez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
- Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak
- Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia
- Mireia Elkoroiribe, Durangaldeko Mankomunitateko presidentea
- Ana Camacho, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
- Ainhoa Ondarzabal, BTI - Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria
- Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria