Erabilerarako baldintzak
Ongi etorri IREKIAra, Eusko Jaurlaritzaren webgune ofiziala, hiritarren parte-hartzea sustatzeko eta hiritarrek herri administrazioarekin duten harremana hobetzeko xedez diseinatua.
Lehenik eta behin, IREKIAtik eskerrak eman nahi dizkizugu proiektu elkarreragile honetan parte hartzea erabakitzeagatik eta berarekin bat egiteagatik; halaber, etorkizunean ere hori egiten jarraitzera animatzen zaitugu, zeren IREKIAren helburu nagusia hiritarren eta instituzioen arteko harremana hobetzea baita, Interneten zuzenean parte hartzearen bidez. Horregatik, eskertzen dizugu espazio hau erabiltzea edozein gairi buruz duzun iritzia emateko; bereziki interesatzen zaigu zeure iradokizunak eta zalantzak azaltzea, zeure proposamen propioak aurkeztea, zeu eragile hiritar aktiboa izatea. Hori lortzearren, Eusko Jaurlaritzak apustu irmoa egin du gardentasuna sustatzeko eta hiritarrei tresna egokiak eskaintzeko jaurlaritza kontrolatzeko eginkizuna gauzatu dezaten; era horretan, hiritarren zuzeneko parte-hartzea bultzatzen da euskal politikaren eguneroko jardunean, eta horrek hobetzen ditu gure demokraziaren kalitatea eta eraginkortasuna.
Erabilerarako baldintza hauek IREKIArako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte, kontuan hartuta bai edukiak eta bai IREKIAren bitartez erabiltzaileen esku jarritako zerbitzuak, dela Gobernu Irekirako zuzendaritzaren aldetik, dela erabiltzaileen aldetik edo hirugarrenen aldetik.
LEHENENGOA: ZERBITZUAREN HELBURUA
IREKIAren erabilerarako baldintzek bermatu nahi dute edozein hiritarrek iritzia eman eta ekarpenak egin ditzakeela, horren eraginez mehatxu edo irainak jasaten dituela sentitu gabe. Horregatik, dei egiten diegu pertsona erabiltzaile guztiei begirunezko hizkuntzez komunikatzera, bai IREKIAko gainerako erabiltzaileekin eta bai berton parte hartzen duten instituzio, enpresa eta pertsona publikoekin.
BIGARRENA: BALDINTZAK
IREKIAren erabilera baldintza hauen araberakoa izango da. Baldintzak aldizka eguneratu daitezke; dena dela, Gobernu Irekirako zuzendaritzak jakinaraziko ditu erabilerarako baldintzen edo pribatutasun politikaren aldaketak, horrelakorik egonez gero. Erabiltzaileak erabakitzen badu erabilera-baldintzak ez onartzea, ezin izango du erabili IREKIA ataritik eskainitako parte-hartze zerbitzuak eta funtzionaltasunak.
Gobernu Irekirako zuzendaritzak badu eskubidea IREKIAren zerbitzuak edota edukiak bere aldetik hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, askotariko irizpideak kontuan hartuta.
Ataria modu egokian erabiltzeko betebeharra.
Erabiltzaileak ataria modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta, halaber, legearen, fede onaren eta lege-ordenamenduaren aurkako ekintzarik ez abiatzeko konpromisoa ere (adibide moduan, aukera guzti-guztiak aipatu gabe); kalteak sortzea arduradunaren, hornitzailearen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan; birus informatikoak edo lehen aipatutako kalteak sor ditzaketen sistema fisiko edo logikoak sarean sartzea edo hedatzea, honako hauek barne sartuta; ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia urratzen dutenak eta hirugarrenen jabetza-eskubideak eta bestelako eskubideak urratzen dituztenak, edukiak edo irudia transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara iristearen ondorioz; lehia desleialeko eta publizitate ez-zilegiko ekintzak gauzatzea, edukiak transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara iristearen ondorioz; edukien egiazkotasun, zehaztasun exhaustibotasun, egokitasun edota gaurkotasunik eza; kasu horietan guztietan, erabiltzaileak kaltegabe uzten du Gobernu Irekirako zuzendaritza edozein erreklamazio judizial edo ez-judizialaren aurrean.
Iruzkinak edo iritziak ez diren ekarpen guztiak (adibidez: eskaerak, informazio-eskariak, eta abar) Hiritarren Arretarako Zerbitzura bideratuko dira (ZUZENEAN), berak tramitatu ditzan edota erantzuna eman diezaien.
Erabiltzailea da IREKIAren bidez eskura jar ditzakeen eduki, iruzkin eta fitxategien erantzule bakarra, eta, hortaz, ezin argitaratu dezake (edo igo) hirugarrenen jabetza intelektualaren (edo industrial) eskubideen mende dagoen ezein fitxategirik (alegia, bideoa, audioa, testua, eta abar), salbu eta eskubide horien titularrak lizentzia edo baimen formala eman badio, atari honetan indarrean dagoen lizentziarekin bat etorriz.
IREKIAk badu iruzkinak moderatzeko sistema bat, erabilerarako baldintza hauek hausten dituzten iruzkien/edukien argitalpena eragozteko.
Gobernu Irekirako zuzendaritzak ez du inolako erantzukizunik hartzen berarengandik kanpoko hirugarrenek utzitako edo hornitutako edukiengatik sor litezkeen era guztietako kalteengatik, eta baita erabiltzaileek adierazitako iritziengatik ere.
Erabiltzailearen izena eta pasahitza erabiltzea eta gordetzea.
Erabiltzaileak pasahitza eta erabiltzaile izena modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta baita biak sekretuan gordetzeko konpromisoa ere. Bere pasahitzaren konfidentzialtasuna gordetzea erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da, eta, beraz, bere gain hartuko ditu betebehar hori urratzetik edo pasahitza jakinaraztetik ondoriozta litezkeen kalte, gastu edota eragozpen guztiak, eta, halaber, bere zaintza-betebeharra ez betetzearen eraginez hirugarrenek egin lezaketen erabilera txarraren kalte, gastu edota eragozpen guztiak.
Atzipena, zerbitzuak eta edukiak ezeztatzea.
Gobernu Irekirako zuzendaritzak erabaki ahal izango du, bere kabuz, baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei ezezkoa ematea, kanpo uztea, etetea edota blokeatzea, aurretik abisatu behar izan gabe; horri lotuta, haien kontua eta berari buruzko informazio guztia ezabatu ahal izango du, edo, hala dagokionean, artxibo horietara edo IREKIAra bertara iristeko bidea itxi. Gobernu Irekirako zuzendaritzak ez du inongo erantzukizunik hartuko IREKIArako sarbidea ezeztatzeagatik. Gobernu Irekirako zuzendaritzak badu eskumena erabiltzaile jakin batzuen sarbidea osorik edo modu partzialean mugatzeko, eta baita eduki jakin batzuk ezeztatzeko, eteteko, blokeatzeko edo ezabatzeko eskumena ere, horretarako egokiak diren tresna teknologikoak erabiliz, baldin eta jakitun badago, modu frogagarrian, bildutako edota hedatutako jarduera edo informazioa ez-zilegia dela edo kalte egiten diela hirugarrenen baten ondasun edo eskubideei.
Orobat, egokitzat joz gero, erabiltzaileek erabilera-baldintza horiek urratzen dituzten eduki/iruzkin/erabiltzaileen berri eman diezaiokete Gobernu Irekirako zuzendaritzari. Salaketa horien egiazkotasuna frogatzen baldin bada, salatutako edukiak/erabiltzaileak ezabatu/ezeztatu ahal izango ditu, aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Komunikazioak eta jakinarazpenak.
Egiten diren komunikazio eta jakinarazpen guztiak eraginkortzat joko dira ondorio guztietarako, erabiltzaileak eman duen e-mailera zuzendutako posta elektronikoaren bidez egiten direnean. Erabiltzaileak aitortzen du espresuki datu horiek berak emandakoak direla eta guztiz egiazkoak direla.
HIRUGARRENA: JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
IREKIA atariaren bidez eskaintzen diren edukiak eta informazioa jabetza intelektualeko eskubideen mende daudenean eta haien titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrari, bere erabiltzaileei edo hirugarren batzuei dagokienean, bere orrialde nagusian agertzen den Creative Commons lizentziaren mende egongo dira. Edukiren batek espezifikotasunen bat baldin badu, jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez, modu garbian eta espresuki informatuko da aplikatzekoa den lizentziari buruz edo, hala dagokionean, eskubide guztien erreserbari buruz.
Egon litezkeen jabetza industrialeko eskubideei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak dira edo beraren jabe legitimoenak, eta, hortaz, haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratzen dira.
Web atari honetan eskaintzen den informazioaren erabilerak urratzen baldin badu erabilerarako baldintza hauetan ezarritakoa, edo kalte egiten badie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei, Administrazio horri legez dagozkion ekintzak abiatuko dira, eta, hala dagokionean, ekintza horietatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak sortuko dira.
LAUGARRENA: ADINGABEAK
Adingabeek eskura ditzaketen eduki eta zerbitzu konkretuak determinatzeari dagokionez, horren osoko erantzukizuna adingabe horien ardura duten adindunena izango da. Gobernu Irekirako zuzendaritzak ulertzen du ezen, adingabe bat atarira sartzen unetik aurrera, bere gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena duela.
Internetek bidea ematen duenez adingabeentzat egokiak ez diren edukietara iristeko, erabiltzaileei jakinarazten zaie badaudela mekanismoak, bereziki iragazki- eta blokeo-programa informatikoak, eskura dauden edukiak mugatzea ahalbidetzen dutenak. Programa horiek, hutsezinak ez badira ere, oso erabilgarriak dira adingabeen eskuetara irits daitezkeen materialak kontrolatzeko eta murrizteko.
BOSGARRENA: COOKIEAK ETA ESTEKAK
Gobernu Irekiaren zuzendaritzak erabiltzaileei jakinarazten die IREKIAk Google Analytics erabiltzen duela, Delawareko Google, Inc. konpainiak emandako web-orrien analisi-zerbitzua, alegia. Konpainiaren bulego nagusia helbide honetan dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”). Google Analytics-ek “cookieak” erabiltzen ditu. Zure ordenagailuan kokatutako testu-fitxategiak dira eta IREKIAri laguntzen die erabiltzaileek atari horren zer erabilera egiten duten aztertzeko. Cookieak web-gunean egiten duzun erabilerari buruz sortzen duten informazioa (baita IP helbidea ere), zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori zuk gure IREKIA web-guneari zer erabilera ematen diozun jakiteko, gunearen jarduerari buruzko txostenak bilduz eta gunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emanez. Googlek informazio hori hirugarrenei helarazi ahal izango die legediak hala eskatzen badu, edo hirugarrenek informazioa prozesatzen badute Googleren kontura. Erabiltzaileak bere adostasun eza erakutsi dezake datuen edo informazioaren tratamendurako. Horretarako, bere nabigatzailean konfigurazio egokia hautatu beharko du cookien erabilera ez onartzeko. IREKIA erabiltzerakoan, adostasuna ematen duzu Googlek zuri buruz duen informazioa erabiltzea, goian aurreikusitako moduan eta zehaztutako helburuetarako.
Atariak estekak eskain ditzake bere kontrolpean ez dauden kanpo-orrialdeekin; horiei dagokienez, Gobernu Irekirako zuzendaritzak ez du inolako erantzukizun hartzen, eta, beraz, web atari honen erabiltzaileak esteka horien erabilera baldintza espezifikoen arabera jokatu beharko du.
SEIGARRENA: PRIBATUTASUN POLITIKA
Gobernu Irekiaren zuzendaritzak bermatu egiten du datu pertsonalen babeserako araudia beteko dela eta, horretarako, pribatutasun-politika prestatu du. Baimena eskatuko zaizu zure datu pertsonalen tratamendurako eta jakinarazi egingo zaizu zer helburutarako eta zer datu-mota biltzen den, baita zer eskubide duzun eta Gobernu Irekiaren zuzendaritzarekin eta Datu pertsonalen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko informazioa ere.
Halaber, erantzukizun proaktiboa, diseinuaren pribatutasuna eta Datu Pertsonalen babeserako Erregelamendu Orokorrean bildutako gainerako printzipioak kontuan hartuta eta lehenetsita, Irekia atariak behar bezalako neurri tekniko eta antolakuntzakoak aplikatu ditu segurtasun-maila egokia bermatzeko. Nolanahi ere, erabiltzailea jabetu behar da interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.