Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2021eko laguntza-plana aurkeztu die Tolosaldeko enpresei

2021-05-06
  • Informazio-jardunaldia Tolosako Lehiberri Zentroan egin da eta, bertan, enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu dituzte
  • 2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu, eta 433 milioi euroko aurrekontua du
  • Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko duen lehentasunezko helburua gauzatzen lagunduko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatuz

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Tolosaldeko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2021eko laguntza-plana. Tolosaldeako Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Tolosako Lehiberri Zentroan egin da, eta hogei enpresa baino gehiago bertaratu dira.

SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, Spri taldeko Empresa Sustapen zuzendari Aitor Cobanerak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Mikel Amundarainek, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendari Ainhoa Ondarzabalek, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Javier Plasenciak bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten.

2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu —433 milioi euroko aurrekontuarekin—, kalitatezko enplegua sortuz ekonomia suspertzeko helburuarekin eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarria ere kontuan hartuz. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratuko da, baina, besteak beste, nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak ere emango dira.

Informazio gehiago: katalogo digitala

--

Atxikitako argazkian, esker eskubi: 

  • Aitor Cobanera, Spri taldeko Empresa Sustapen zuzendaria
  • Javier Plasencia, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
  • Mikel Amundarain, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
  • Iker Urruzola, Tolosaldea Garatzeneko presidentea
  • Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia
  • Ainhoa Ondarzabal, BTI - Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria
  • Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
  • Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak