Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022eko laguntza-plana aurkeztu die Aiaraldeko enpresei
- Informazio-jardunaldia Amurrioko ReforAmurrio Enpresaldean egin da eta, bertan, eskualdeko enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu dituzte
- Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022ko laguntza-planak 74 programa jasotzen ditu eta aurrekontua 600 milioi baino gehiagokoa da
- Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua betetzen lagunduko dute, eta lagungarriak izango dira Euskadiko enpresa-sarearen garapen inklusibo eta jasangarrirako ere
- Laguntzen % 70 baino gehiago I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratuko dira
Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Aiaraldeko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022eko laguntza-plana. Aiarako Kuadrilla, Amurrio Bidean Garapen Agentzia eta Laudio Udala Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Amurrioko ReforAmurrio Enpresaldean egin da, eta eskualdeko 15 enpresa inguruk parte hartu du. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute.
SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendaria Aitor Cobarenak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria Ana Camachok, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendari Ainhoa Ondarzabalek, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raul Perezek bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten. Ekitaldian Encina Castresana Astarloa Aiara Kuadrillako presidenteak ere parte hartu du.
Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.
Informazio gehiago: Katalogo digitala
Atxikitako argazkian, ezker eskubi:
- Raul Perez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
- Ainhoa Ondarzabal, BTI - Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria
- Ana Camacho Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
- Encina Castresana Astarloa Aiara Kuadrillako presidentea
- Ander Añibarro, Laudioko alkatea
- Txerra Molinuevo, Amurrioko alkatea
- Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia
- Aitor Cobarena, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendaria
- Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
- Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria