Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

2014-2016 aldirako Enpresak Nazioartekotzeko Plana

Eu
Eu

2014-2016 aldirako Enpresen Nazioartekotze Planari ekarpenak egiteko fasea amaitu da

2014.eko ekainak 18

2014-2016 aldirako Enpresak Nazioartekotzeko Planaren erronka nagusia euskal ekonomia eta enpresak nazioartean lehiakorragoak izatea lortzea da.  Plana enpresa-ehunaren nazioartekotzea hobetzen laguntzeko portaerak eta jarrerak sustatzeko eta baldintzak ezartzeko tresna da plan hau.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko gaitasun eta beharretara egokitutako plana diseinatu du, betiere egungo krisi egoera kontuan izanik, enpresen irekitasuna sustatuz, nazioarteko euskal ezarpenak areagotuz, Euskadira kanpoko inbertsioa erakarriz eta giza kapitalaren trebakuntzaren alde eginez.

Interesa duten pertsonen eztabaida eta ekarpenak errazteko, bide eman zitzaion proposamen honi Irekian, eragindako aldeen iruzkinak bideratzeko. Zehazki, 2014-2016 aldirako Enpresak Nazioartekotzeko Plana elkarrizketa etengabearen eta erakunde-itunaren ondorio da, Foru Aldundiak eta Merkataritza Ganberak nazioartekotzeko lehentasunezko eragile direla. Gainera, Plana aztertu dute nazioartekotzearekin zerikusia duten Eusko Jaurlaritzaren gainerako sailek (teknologia eta I+G, ekintzailetza, etab.) eta Nazioartekotzeko Euskal Kontseiluko partaideek (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze Zuzendaritza; Foru Aldundiak; Merkataritza Ganberak; klusterrak; enpresa-elkarteak; sindikatuak; BEC; ICEX eta CESCE). Erakunde-erantzukizunak bultzaturik sinergiak lortu nahi dira erakundeen maila batzuetan eta besteetan ekimenak ugariak diren arlo batean.

Osatze- eta kontraste-prozesua amaituta, 2014-2016 aldirako Enpresak Nazioartekotzeko Plana, «Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020: Euskadi Basque Country»ren barne dagoena, gobernu-kontseiluak onartu zuen, eta Eusko Jaurlaritzari igorri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau