Eu

Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko taldeei igorriko dizkie 2014-2016 aldirako Industrializazio Planaren eta 2014-2016 aldirako Enpresak Nazioartekotzeko Planaren ebaluazio-txostenak (Gobernu Bilera 2017-09-26)

2017.eko irailak 26

Gobernu Kontseiluak jaso ondoren, Eusko Legebiltzarreko taldeei igorriko dizkie 2014-2016 aldirako Industrializazio Planaren eta 2014-2016 aldirako Enpresak Nazioartekotzeko Planaren ebaluazio- txostenak

X. Legegintzaldian, Eusko Jaurlaritzak gobernu-ekintzaren lehentasunak zehazteko Plan Estrategikoen Programa bat prestatu zuen. Haien inguruko informazioa jaso ondoren, plan horietako biren ebaluazio-txostenak Legebiltzarreko taldeei igorriko dizkie.

2014-2016 Industrializazio-Plana

2014-2016 aldiko Industrializazio Planaren helburua merkatu globalean euskal industriaren lehiakortasuna indartzea da. Horretarako, enpresa-proiektu bideragarrien berregituraketa eta biziraupena babestuko dira, industriak euskal ekonomian duen garrantzia mantendu eta indartuko da, enpresa-sarearen eskura dauden finantzaketa-iturri eta tresnen dotazioa dibertsifikatuko da eta krisi-testuinguru batean beren ahalmen eta beharrizanetarako egokia den laguntza-esparrua ezarriko da, berrikuntza teknologikoari eta ez teknologikoari zein aukeren sektore berrietarako dibertsifikazioari pizgarria emateko.

2014-2016 aldirako Industrializazio Planaren ebaluazioari buruzko ondorio nagusiak hauek dira:

- Aurreikusitako aurrekontua egikaritzeari dagokionez, aldi osoan 354 milioi euro egikaritu dira. Horrek esan nahi du aurrekontuaren % 72 bete dela, hasieran 2014-2016 aldirako aurreikusitako 490 milioi euroko aurrekontutik.

- Planeko helburu nagusiak betetzearen ikuspuntutik, horietan aurrera egitea ona izan dela ulertzen da. Hala, Planaren helburua izan da euskal industriaren lehiakortasuna indartzea, industria-sektorearen garrantzia mantentzea lortu da BPGd-arekiko duen ekarpenean. 2014 eta 2015 (datuak eskuratu diren azken urtea) artean bi hamarren igotzea lortu da, BEGd-aren gain % 23,8tik % 24ra igaroz oinarrizko prezioetara.

- Identifikatutako 5 ardatz estrategikoetako 20 ekintza-ildo aurreikusi garatu dira eta horietan Eusko Jaurlaritzaren beste plan estrategiko batzuekin (Enpresak Nazioartekotzeko Plana, Ekintza Babesteko Erakunde arteko Plana...) partekatutako ekimen garrantzitsuak ere egin dira. Duten inpaktuarengatik bereziki nabarmentzen diren ekintzak hauek dira:

  • Gauzatu programa sinplifikatzea eta sustatzea, ETEen inbertsioen finantzaketa babesteko.
  • ETEei laguntza finantzarioa emateko AFI programa garatzea.
  • LANPAR funtsa martxan jarri eta garatzea. Funts horrek langileek enpresaren zuzendaritzan parte hartzea bultzatzen du.
  • EKARPEN programa garatzea behin-behineko partaidetza-tresna gisa herrialdeko enpresa estrategikoen kapitalean.
  • Makinentzako RENOVE programa martxan jartzea, euskal ETEen produkzio-baliabideak eguneratzeko.
  • Klusterren aldeko apustua mantentzea enpresen eta balioa biderkatzeko agenteen arteko konexio-tresna gisa.
  •  Manufaktura aurreratua indartzea proiektu garrantzitsuekin (Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuaren Zentroa, BIMEP, Windbox).
  • Euskal industria indartzeko jardunak estatuko politika energetikoari dagokionez.
  • Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Zerbitzuarekin erlazionatutako izapide guztien digitalizazioa eta izapidetze telematikoa garatzeko jardunak.
  • Industriaren efizientzia energetikoa sustatzeko jardunak garatzea.

Enpresak nazioartekotzeko plana 2014-2016

2014-2016 aldirako Enpresak Nazioartekotzeko planaren helburu nagusia EAEko enpresak, eta  bereziki  ETEak,  merkatu  globalean  txertatzen  laguntzea  izan  da,  baita  euskal enpresen nazioarteko lehiakortasuna sustatzea ere, haien ahalmen eta premietara egokitutako laguntza-esparru bat ezarriz, EAEren ekonomiaren irekitze- eta nazioartekotze- maila bultzatuz, atzerriko merkatua indartuz eta sendotuz, atzerrian EAEko enpresa gehiago ezartzeko erraztasunak emanez eta atzerriko inbertsioa Euskadira erakarriz.

Gainera, 2020ko Nazioartekotzeko Esparru Estrategian integratuta dagoenez: Euskadi Basque Country ekimenak, 2014-2016 aldirako Enpresak Nazioartekotzeko Plana izanik, nazioartekotzea zuhurtziaz indartzeko politikak uztartu nahi ditu, politika horiek EAEren enpresa-sarearen lehiakortasuna bultzatu eta indar dezaten, sektore, merkatu eta arriskuak dibertsifika ditzaten, eta Euskadin balio erantsiko enplegua sendo dezaten.

2014-2016  aldirako  Enpresak  Nazioartekotzeko  Planaren  ebaluazioari  dagokionez  honako ondorio nagusi hauek daude:

   - Aurreikusitako aurrekontua gauzatzeari dagokionez, aldi osoan 60 milioi euro erabili dira. Horrek esan nahi du aurrekontuaren % 84 bete dela, hasieran aurreikusitako aurrekontua 71,5 milioi euro baitzen.

  - Planeko helburu nagusiak betetzearen ikuspuntutik, horietan aurrera egitea ona izan dela ulertzen da. Euskal enpresen esportazioen igoera, 2013 eta 2016 arteko konparazioa   eginda,   % 4,7koa   izan   da   esportazioen   bolumen   ekonomikoari dagokionez, eta % 9,5ekoa euskal enpresa esportatzaileei dagokienez, zeren 13.547tik 14.838ra igo baitira aldi horretan. Enpresa esportatzaile erregularren igoera da bereziki nabarmena; horiek, izan ere, 2.940 ziren 2013an, eta 4.868, berriz, 2016 (% 65eko igoera beraz).

 - Zehaztutako 6 ardatz estrategikoetako 22 ekintza-ildo aurreikusiak garatu dira. Duten inpaktuarengatik bereziki nabarmentzen diren ekintzak hauek dira:

  • Nazioartekotzeko Euskal Partzuergoa abian jartzea eta sendotzea.
  • Global Lehian programa garatu da, 1.040 eskaera onartu dira, 5,5 milioi euroko aurrekontua izan du eta 20 milioi euroko inbertsio induzitua.
  • Networking  jarduerak   garatu   dira   kanpoko  merkatuetan  dauden  euskal enpresentzat, 99 ekitaldi antolatuta.
  • Elkartzen programa garatu da, sektoreen eta klusterren nazioartekotzea ardatz duena. Horren bidez, laguntza eman da 200 azoka baino gehiagotan parte hartzeko, baita 458tik gora zuzeneko merkataritza-misiotan eta 172 baino gehiagoko alderantzizko merkataritza-misiotan ere.
  • Hitzarmena Merkataritza Ganberekin; 80 herrialde baino gehiago bisitatu dira eta 1.070 enpresak baino gehiagok parte hartu dute.
  • PROFEX    programa    jarri    da    martxan,    gaitasunik    ez    duten    ETEei nazioartekotzean gaitasuna duten langileekin laguntzeko (1,33 milioi euroko aurrekontua, 64 enpresei eman zaie laguntza).
  • Nazioartekotze bekak eta Global Training, 1.400 gaztek baino gehiagok parte hartu dute eta 17,6 milioi euroko aurrekontu metatua izan du.
  • Atzerriko enpresekin biltzea Euskadin AIZ sustatzeko (75 enpresari eman zaie laguntza eta prospektiba proaktiboko 14 misio egin dira 2014-2016 aldian).
  • Interlehian programa martxan jarri da nazioarteko lizitazioetan parte hartu duten parte-hartzaileei laguntzeko.

-  Hasieran aurreikusitakoez gain, beste 3 jardun-ildo gehiago garatu dira planean: enpresa-lankidetzaren jardunak sustatzea (partzuergoak eta sustapen-taldeak garatzea), nazioartekotzerako gogoeta estrategikorako metodo bat euskal enpresen eskura jartzea (650 enpresatik gora baliatu dira horretaz) eta Euskadiko enpresa- nazioartekotzearekin erlazionatutako beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak garatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko