Berriak Lehendakaritza
Eu

2014-2016 aldirako Kanpo Ekintza Planari ekarpenak egiteko fasea amaitu da

2014.eko ekainak 27

Nazioartekotze Esparru Estrategia 2020: Basque Country Estrategia Euskadiren nazioartekotze-premiei erantzuteko bitartekoa da, gizarte global eta nazioartekoa lortzeko xedea duena. Lehen fase honetan, 2014-2016 aldirako bi plan estrategiko gauzatu dira: Kanpo Ekintza Plana eta Enpresak Nazioartekotzeko Plana.

Gizarteko eta erakundeetako eragileen kontsultarako eta parte hartzeko prozesua izan da Estrategia egituratzeko ardatz nagusia. Parte-hartze prozesuari esker, eragileen nazioartekotze alorreko helburuak, lehentasunak, ekintzak eta premiak hauteman dira.

2014-2016 aldirako Kanpo Ekintza Planaren gaineko eztabaida eta herritarren ekarpenak errazteko, parte-hartze prozesua abiarazi zen Irekia plataformaren bitartez, aipatutako planari iruzkinak egin ahal izateko. Planak eraginkortasun- eta koherentzia-irizpideen arabera egituratutako 6 helburu estrategiko, 19 ekintza-ildo eta 70 jarduera zehatz hartzen ditu barne, Eusko Jaurlaritzaren kanpo-ekintza bultzatu eta koordinatzeko.

Proposatutako eztabaidan 3 aldeko boto, 5 iruzkin eta post ofizial bat jaso dira, planaren kudeaketa- eta koordinazio-organoari igorri zaizkionak, azter ditzan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau