Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadik nazioartean duen protagonismoa eta presentzia nabarmen handitu da, 2022 urteko Euskadiren azken Nazioartekotze-Erradiografian jasotzen denaren arabera

2024-06-11
  • Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkari Nagusiak Bingen Zupiria Gobernuko Bozeramailearekin batera parte hartu du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, dokumentuan jasotako emaitzen berri emateko helburuarekin
  • 38 adierazlez osatuta dagoen hirugarren Erradiografia honetan jasotzen denaren arabera, Euskadi-Basque Country nazioarteko markaren presentzia handitu egin da, bai erakundeen eta demografia arloan eta baita enpresa, kultura, kirol eta turismo arloetan ere' 

'Baieztatu dezakegu kanpoan presentzia eta garrantzia irabazten jarraitzen duela Euskadi Basque Country markak; gure herria gero eta nazioartekoagoa da, gure erakundeek, eragile sozialek eta gero eta anitzagoa den euskal gizarteak ere bere posizio globala hobetu dute'. Hori izan da Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkari Nagusiak nabarmendu duena 2022 urteko Euskadiren azken Nazioartekotze-Erradiografian jasotzen diren datuetatik, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

38 adierazlez osatuta dago Erradiografia hau, hirugarren edizioa dena, eta 10 dimemtsio desberdin aztertzen dira, adibidez, erakundeak, ekonomia eta industria, kultura eta euskara, turismoa, gizartea edo garraioa.

Horrela, erakundeen arloari dagokionean, dokumentu honek erakusten du, beste adierazleen artean, Eusko Jaurlaritzaren kanpoko sarea hazi egin dela 2016tik eta 96 herrialdetara iristen dela, aurreko erradiografian baino 14 herrialde gehiagotara.

Bestalde, ondorioztatzen da 50 bat herrialdek kontsulatuak dituzte Euskadin; eta EAEn bizi diren bizilagunen % 8,8k atzerriko jatorria dutela eta, enpresa arloan, ehunekotan, esportaziorako euskal joera 6 puntu handitu dela.

Gainera, Elorzak azpimarratu duenez, kultura arloari dagokienean, azken txosten honek adierazten du 47 irakurletza eta katedra daude munduan zehar euskara eta euskal kultura zabaltzeko eta, euskal ikaslegoaren nazioarteko mugikortasunean, Elorzak aipatu du hazten ari dela, eta oso altua dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)