Amaitu da artxiboei eta dokumentuei buruzko lege-aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea
Adierazitako lege-proiektuak titulartasun publiko eta pribatuko dokumentuek osatzen duten Euskadiko dokumentu-ondarea zehaztuko du. Lege-proiektu horrek Euskadiko artxiboen sistema arautuko du, Euskadiko Artxiboen Kontseilua eta Euskadiko Ebaluazio eta dokumentuetarako Sarbidearen Batzordea sortuta; horrez gain, ondarea osatzen duten artxiboak koordinatzeko irizpideak eta dokumentuak kudeatzeko eredu komun bat zehazteko oinarriak ere ezarriko ditu.
Legea egin zenean, proposatutako araudiaren alor eta edukiaren araberako bidezko izapide eta txostenak egin ziren, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeari jarraiki. Lege horretako 8. artikulua betez, entzunaldia egin zen eta jendaurrean jarri zen hainbat erakundek beren ekarpenak egin zitzaten.
Jendaurreko informazioaren izapidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri zen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatu zen. Gainera, Irekia webgunean partaidetza-prozesu bat ere egin zen, herritarren ekarpenak jasotzeko.
Alegazioak eta jasotako iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egingo da eta testu hori Gobernu Kontseiluari igortzeko eta hark onartzeko izapideak egingo dira.