qrcode

EAE-n jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legea garatzen duen Dekretu-proiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2025-01-22

Amaitu da Euskal Autonomi Erkidegoan Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legea garatzen duen Dekretu aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

Dekretuak lege garapenaren bidez arautuko du  Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legearen artikuluetan jasotako aurreikuspenak erregelamendu bidez garatzea, bereziki, 12. eta 15. artikuluak eta lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak.

 

Zehazki Dekretuak honako hauek arautzen ditu:

1.-Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroaren egitura, funtzioak eta funtzionamendu- eta publizitate araubidea;

2.- Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko profesionalei eska dakizkiekeen erantzukizun zibileko gutxieneko estaldurak;

3.- Legeak eskatzen duen kalifikaziorik gabe lanean aritzea; kirol-monitore, kirol-entrenatzaile edo kirol-zuzendari izateko legea progresiboki aplikatzearen ondoriozko baldintzak eta zehaztapenak;

4.-  Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legean ezarritako betebehar formalen betearazpen-epeak.

Dekretua egin zenean, proposatutako araudiaren alor eta edukiaren araberako bidezko izapide eta txostenak egin ziren, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeari jarraiki. Lege horretako 8. artikulua betez, entzunaldia egin zen eta jendaurrean jarri zen hainbat erakundek beren ekarpenak egin zitzaten, esaterako, Euskadiko eta lurraldeko kirol-federazioek, Euskal Federazioen Batasunak eta abarrek. Gainera, 8/2003 Legearen 9. artikuluari jarraiki, hiru foru-aldundiek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek parte hartu zuten eta haiei kontsulta egin zitzaien.

Jendaurreko informazioaren izapidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri zen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatu zen. Gainera, Irekia webgunean partaidetza-prozesu bat ere egin zen, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Alegazioak eta jasotako iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egingo da eta testu hori Gobernu Kontseiluari igortzeko eta hark onartzeko izapideak egingo dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan