
Agindu-proiektua, EAEko jarduera fisikoaren eta kirolaren lanbideetarako prestakuntza espezifikoari eta esperientzia egokiari buruzkoa. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak
Amaitu da Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren lanbideetarako prestakuntza espezifikoari eta esperientzia egokiari buruzko agindu proiektuari ekarpenak egiteko fasea.
Aginduaren honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legean ezarritako prestakuntza espezifikoaren edo esperientzia egokiaren eskakizunak arautzea, dagokion lanbidea garatzeko legeak ezarritako eremuetan, egoeretan edo kolektibo berezietan.
Agindu egin zenean, proposatutako araudiaren alor eta edukiaren araberako bidezko izapide eta txostenak egin ziren, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeari jarraiki. Lege horretako 8. artikulua betez, entzunaldia egin zen eta jendaurrean jarri zen hainbat erakundek beren ekarpenak egin zitzaten, esaterako, Euskadiko eta lurraldeko kirol-federazioek, Euskal Federazioen Batasunak eta abarrek. Gainera, 8/2003 Legearen 9. artikuluari jarraiki, hiru foru-aldundiek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek parte hartu zuten eta haiei kontsulta egin zitzaien.
Jendaurreko informazioaren izapidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri zen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatu zen. Gainera, Irekia webgunean partaidetza-prozesu bat ere egin zen, herritarren ekarpenak jasotzeko.
Alegazioak eta jasotako iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egingo da eta testu hori igorriko zaio, haren onarpenerako Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari.

