Berriak Lehendakaritza
qrcode

Amaitu da Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako legez kontrako errepresio-jardueren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko Legearen aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2016-04-15

Lege honek Euskal Autonomia Erkidegoan 1978ko abenduaren 29tik 1999ko abenduaren 31ra bitartean izandako legez kontrako errepresio-jardueren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimak errekonozitzea eta, hala badagokio, ordaina ematea arautuko du.
Legea egin zenean, proposatutako araudiaren alor eta edukiaren araberako bidezko izapide eta txostenak egin ziren, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeari jarraiki. Lege horretako 8. artikulua betez, entzunaldia egin zen eta jendaurrean jarri zen hainbat erakundek beren ekarpenak egin zitzaten.
Jendaurreko informazioaren izapidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri zen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatu zen. Gainera, Irekia webgunean partaidetza-prozesu bat ere egin zen, herritarren ekarpenak jasotzeko.
Alegazioak eta jasotako iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egingo da eta testu hori Gobernu Kontseiluari igortzeko eta hark onartzeko izapideak egingo dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan