Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Amaitu da EAE-ko Lanbide-Heziketari buruzko lege-aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2015-11-10

Adierazitako lege-proiektuak, Lanbide Heziketako Eredu Konbinatu berri bat antolatu eta arautuko du Euskal Autonomia Erkidegoan, behar bezalako erantzuna eman behar baitzaie bai euskal gizartearen eta ekonomiaren beharrei, bai gizarte horren barruan sortzen diren eraldaketei,  halakoak sortzen baitira hazkunde zentzuzko, jasangarri eta integratzaile baterako ezagutzan oinarritutako ekonomia bat garatzerakoan.

Legea egin zenean, proposatutako araudiaren alor eta edukiaren araberako bidezko izapide eta txostenak egin ziren, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeari jarraiki. Lege horretako 8. artikulua betez, entzunaldia egin zen eta jendaurrean jarri zen hainbat erakundek beren ekarpenak egin zitzaten. 

Jendaurreko informazioaren izapidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri zen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatu zen. Gainera, Irekia webgunean partaidetza-prozesu bat ere egin zen, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Alegazioak eta jasotako iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egingo da eta testu hori Gobernu Kontseiluari igortzeko eta hark onartzeko izapideak egingo dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan