NIK Patrika Digitala
Berriak Osasuna
qrcode

Euskadik, dagoeneko, ia 2.000 desfibriladore automatiko ditu jarrita; 2015ean baino lau aldiz gehiago

2019-06-12

 Duela lau urte baino gehiago, Osasun Sailak proposatuta, jende ugari batzen den espazio publikoetan horiek jartzera behartzeko indarrean sartu zen dekretuaren bidez, horietako asko jartzea lortu da  

Ia 8.000 pertsonak deskargatu dute beren gailu mugikorrean Osakidetzaren aplikazioa; horren bidez, geldialdi kardiakoan nola jardun jakiteko urratsak ematen dira

 

Euskadik, dagoeneko, 1.931 desfibriladore automatiko ditu espazio publikoetan eta osasun-eremutik kanpo. Eusko Jaurlaritzak horiek jartzea eta horien erabilera arautzen duen eta horiek jende ugari batzen den espazio publikoetan jartzeko derrigortasuna ezartzen duen Dekretua onetsi eta ia lau urte eta erdira, desfibriladore-kopurua laukoiztu egin da.

Horrela, 2015eko urtarrilean, Euskadin 550 desfibriladore zeuden erroldan sartuta, eta, harrezkero, beste 1.381 desfibriladore jarri dira. Lurraldeen arabera honela banatzen dira: 326 Araban, 1.029 Bizkaian eta 576 Gipuzkoan. Hiriburuen arabera, Vitoria-Gasteizek 242 desfibriladore ditu, Bilbok 299 eta Donostia-San Sebastiánen 156.

Aparatu horiek establezimendu publiko eta saltoki handietan, aireportuetan, autobus-, tren- eta metro-geltokietan, kirol- eta ikuskizun-instalazioetan eta ikastetxeetan daude, besteak beste, eta osasun-lanbidetik kanpokoek erabil ditzakete. Horrek pertsona batek bizirauteko itxaropenak areagotzen ditu, bihotz-biriketako geldialdi kasuan, harik eta larrialdietako zerbitzuak iritsi arte.

Osasun saila pozik agertu da, honek proposatuta dekretua onesteko aintzat hartu zen helburua bete delako. Helburua da harik eta bizitza-kopuru gehien salbatu ahal izatea eta, horretarako, herritarren esku erraz erabiltzeko moduko gailuak jartzea. Desfibriladore ugari jarri dira derrigortasuneko lekuetan, baina, halaber, borondatez ere jarri dituzte zentro askok, eta horrek bizitzak salba ditzake; izan ere, geldialdi kardiakoen % 80 ospitaletik kanpo gertatzen da.

Zehazki, bizitzak salbatzeko osasun-eremutik kanpora desfibriladoreen erabilera sustatzea da 2015eko dekretuaren helburu nagusia; hura bat-bateko heriotzaren arazoaren aurreko gizarte-kontzientziazioaren eta Eusko Jaurlaritzak osasun-arazo horren inguruan duen interesaren ondorioz sortu zen. Euskal araudian ezarritako irizpideen ondorioz, Euskadi desfibriladore-kopuru gehien duen autonomia-erkidegoetako bat da, eta kopurua gehien areagotu duen erkidegoetako bat.

 

APP-AREN IA 8.000 DESKARGA

Bestalde, 7.800 pertsonak baino gehiagok ezarri dute, dagoeneko, beren gailu mugikorretan ospitalez kanpoko geldialdi kardioakoan laguntzeko aplikazioa. Aplikazioa Osasun Sailak eta Osakidetzak prestatu dute, pertsonen esku informazio erabilgarria jartzeko eta erantzuteko duten gaitasuna areagotzeko, geldialdi kardiako baten kasuan esku hartu behar bada. Aplikazioa aitzindaria izan da Estatuan eta, horren bidez, Euskadin dauden desfibriladoreak aurki daitezke. Aplikazioaren bidez 112 zenbakira egiten diren deiak erregistratzen direnetik, 2017ko otsailetik, 675 dei egin dira.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 12a

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @SalvaVidasFacil
    2019-06-13
  • Argazkia SN Robot
    @PacienteActivo
    2019-06-12

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cuenta ya con casi 2.000 #desfibriladores automáticos instalados, cuatro veces más que en 2015 https://t.co/3eMSlojxrn

  • Argazkia SN Robot
    @PacienteActivo
    2019-06-12

    Comentario de Twitter:
    Euskadik, dagoeneko, ia 2.000 desfibriladore automatiko ditu jarrita; 2015ean baino lau aldiz gehiago https://t.co/wBWtZoSXQ6

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan