Berriak Osasuna
Eu

Dekretua, Kanpo-desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoen ezarpena eta erabilera arautzen dituena, eta haiek osasun-esparrutik kanpoko erabilera publikoko gune jakin batzuetan jartzea beharrezkoa dela xedatzen duena. (2015-01-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urtarrilak 27

LABURPENA

EUSKADIK OSASUN ARLOTIK KANPOKO ERABILERA PUBLIKOKO ESPAZIO JAKIN BATZUETAN DESFIBRILADOREAK IPINI BEHARRA ONARTU DU

Gobernu-kontseiluak, Osasun Sailak proposatuta, dekretu berri bat onartu du gaur kanpoko desfibriladore automatikoak eta erdi automatikoak ipintzea eta erabiltzea arautzeko eta osasun arlotik kanpoko erabilera publikoko espazio jakin batzuetan horiek nahitaez ipini beharra xedatzeko.

Besteak beste, desfibriladoreen erabilerari buruzko lehen araudiak onartu zirenetik pilatutako esperientziak (16/2005 Dekretua eta 8/2007 Dekretua), gaur egun dagoen ebidentzia zientifikoak eta bat-bateko heriotzaren arazoaren aurrean gizartean dagoen kontzientziazio-maila handiak (Eusko Jaurlaritzako talde politikoek egindako legez besteko proposamenetan agerian geratu dena) eragin dute erregulazio berria, baita Eusko Jaurlaritzak osasun-esparrutik kanpo desfibriladoreen erabilera bultzatzeko eta errazteko duen interesak ere.

Hala bada, araudi berriari esker, pertsona bati bihotza eta arnasa gelditzen bazaizkio, aukera handiagoa izango du bizirik irteteko; eta horrez gain, beharrezkoa izango da desfibriladore automatikoak eta erdi automatikoak edukitzea pertsona asko biltzen diren tokietan.

Osasun-arlotik kanpoko langileek erabili ahal izango dituzte desfibriladore horiek, Osakidetzaren larrialdi-zerbitzuek lagunduta.

Fibrilazio bentrikularraren aurkako tratamendu eraginkor bakarra desfibrilazio elektriko goiztiarra da; horrenbestez, funtsezkoa da desfibriladoreak edukitzea pertsona asko biltzen diren tokietan.

Norbaiti bihotza eta arnasa gelditzen zaizkionean eman beharreko arretan ekintza batzuk goiz aplikatu behar dira, biziraupeneko katea deritzonaren barruan biltzen direnak. Aipatutako kateak lau kate-begi ditu, elkarri lotutakoak: egoeraren errekonozimendua eta berehalako alerta, bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea goiz hastea, desfibrilazio goiztiarra eta, azkenik, bizi-euskarri aurreratua minutu gutxi batzuetan.

Osagai horiek guztiak, desfibriladoreak nahitaez eduki beharra orain gehituta eta oso eraginkorra den 112 bezalako larrialdien egiturarekin batera, biziki garrantzitsuak dira arrazoi horrengatik ahalik eta bizitza gutxien gal daitezen.

Dekretuak desfibriladoreak honako toki hauetan ezartzea xedatzen du:

 -Merkataritza-establezimendu handietan, banako eta kolektiboetan.
 -Merkataritzako aireportu eta portuetan, 50.000 biztanletik gorako udalerrietako autobus- edo tren-geltokietan, eta batez beste gutxienez 2.000 lagun egunero biltzen dituzten metro-, tren- edo autobus-geltokietan.
 -Establezimendu publiko, instalazio, ikuskizun eta jolas-jardueretan, 700 pertsona edo gehiagorentzako tokia baimenduta badute.
 2.000 pertsona edo gehiagorentzako tokia duten hezkuntza-zentroetan.

Halaber, kanpoko desfibriladore automatikoek bete beharreko baldintza teknikoak ere jaso ditu arauak, bereziki ipintzeko baldintzak, gailua nola seinaleztatu behar duten eta horrelakoak erabiltzeko baldintzak, hala nahitaez ipini beharrekoei nola beren borondatez ipintzen dituztenei dagokienez.

Berritasun gisa, gainera, Kanpoko Desfibriladore Automatizatuen Euskadiko Erregistroa sortu da. Osasun Sailera atxikitako erregistro horri jakinarazi beharko diote KDA bat ipini zein kentzen denean.

Azkenik, tokiko administrazioei, udalei eta aldundiei beren arauak egiteko ere eskatzen die, legearen aplikazio-esparruak osatu eta zabaltzeko Osasunaren Tokiko Planen bitartez edota beste baliabide batzuk erabiliz, beren eskumenen esparruan.Oinarrizko bizi-euskarriari eta kanpoko desfibriladore automatikoa erabiltzeari buruzko prestakuntza ere bultzatuko du.

Euskadiko egoera

Gaur egun, Euskadin 550 kanpoko desfibriladore automatiko daude erroldatuta.
Osakidetzaren Larrialdi Zerbitzuak aztertutako azken datuen arabera, urtebetean, 2013ko abuztuaren 1etik 2014ko uztailaren 31ra bitartean, 150 aldiz erabili behar izan dute KDA bat:

140, oinarrizko bizi-euskarriko langile batek.
9, osasun-zentroetako langileek.
1, kirol-instalazioetan.
Gainera, 2013ko lehen seihilekoan osasun-arlotik kanpoko KDAren hiru deskarga jakinarazi zioten larrialdi-zerbitzuari.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @oscaritopen
    2015.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @CRGipuzkoa: El nuevo decreto http://t.co/37fz45kfuk obliga a instalar ✚ #desfibriladores.
    ¿Sabes usarlos? !Fórmate! http://t.co/UpWQYI

  • @CRGipuzkoa
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    El nuevo decreto http://t.co/37fz45kfuk obliga a instalar ✚ #desfibriladores.
    ¿Sabes usarlos? !Fórmate! http://t.co/UpWQYIKT1l

  • @ruben9592
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @CRGipuzkoa: Dekretu berriak http://t.co/tE6sgYT1EX desfibrilagailu ✚ ezartzera behartzen du. Ba al dakizu bat erabiltzen?Prestatu zaite…

  • @CRGipuzkoa
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Dekretu berriak http://t.co/tE6sgYT1EX desfibrilagailu ✚ ezartzera behartzen du. Ba al dakizu bat erabiltzen?Prestatu zaitez! Info 943222222

  • 2015.eko urtarrilak 31

    Fantastica notica. Gracias a Gobierno Vasco.
    Les recomiendo que entren en la web de la Institución que compadeció ante la Comisión de Sanidad del parlamento Vasco para asesorar a esta en materia de cardioprotección y que también ha realizado los videos oficinales del Consejo Superior de Deportes "Cardioprotección en instalaciones Deportivas.
    http://www.zonascardio.org/tvcardio.php?cdid=29

    Esta fundación se autofinancia de los desfibriladores que vende www.zonascardio.org/desfibriladores.php y de la formación en reanimación cardiopulmonar y primeros auxilios que imparte
    Mis felicitaciones a ambas instituciones .Gracias de Corazón

  • 2015.eko urtarrilak 28

    Muy buena medida, los ciudadanos que estamos formados en primeros auxilios y en particular en el uso de desfibriladores podremos reaccionar ante emergencias.

    Lo que también sería interesante es crear un registro publico de puntos con DEA instalados, de modo que conozcamos dónde hay DEAs en nuestros lugares habituales para poder dirigirnos a ellos: seguramente en nuestra oficina no haya uno, pero quizás en el gimnasio de la esquina, o en la comisaría dos calles más allá... y si alguna vez ocurre algo sabremos donde podemos solicitar el DEA.

Komunikabideek behera kargatzeko