Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskal Trenbide Sareak desfibriladoreak instalatu ditu hamabi tren geltokitan

2016.eko otsailak 05

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sareak desfibriladoreak instalatu ditu egun hauetan bere hamabi tren geltokitan. Horrela, ETSk, iazko urtarrilean Eusko Jaurlaritzak emandako dekretua aplikatuko du. Dekretu horrek osasun eremuetatik kanpoko erabilera publikoko gune jakin batzuetan horrelako aparatuak jartzea beharrezkoa dela ezartzen du.

 

Horrela, araudiaren arabera beharrezkoa da kanpoko desfibriladore automatikoak izatea, funtzionatzeko baldintza egokietan eta berehala erabiltzeko prest, aireportuetan eta merkataritza guneetan, eta baita 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako autobus edo tren geltokietan ere. Aparatu horiek, egunero 2.000 pertsonako edo hortik gorako batez besteko joan etorria duten metro, tren edo autobus geltokietan ere jarri behar dira.

 

Horrela, Euskal Trenbide Sareak kudeatzen dituen eta dagoeneko desfibriladoreak dituzten geltokiak Irun Colon, Errenteria, Galtzaraborda, Herrera, Intxaurrondo, Anoeta, Amara, Lasarte, Ardantza, Ermua, Durango eta Atxuri dira. Instalatu diren ekipoek, osasun gailuaz gain, aparatuaren geolokalizazio sistema dute, Mondial Assistanceko osasun alorreko langileek eskainitako telelaguntza, eta telekontrola, une oro egoera onean daudela bermatzeko. Halaber, sistemak alerta automatikoa bidaltzen du Larrialdietako 112 Zerbitzura.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko