Berriak Osasuna

Euskadin dagoeneko 619 desfibriladore daude, Eusko Jaurlaritzak gune publiko jendetsuetan desfibriladoreen derrigortasuna ezartzeko Dekretua eman zuenetik bost hilabete igarota

2015.eko uztailak 11

7 hilabete barru amaituko da desfibriladorea jartzera derrigortutako gune guztiei halako bat ipintzeko eman zitzaien urteko epea

Euskadin dagoeneko 619 desfibriladore daude, Osasun Sailaren proposamenez iragan otsailaren 5ean Eusko Jaurlaritzaren dekretua indarrean sartu zenetik bost hilabete igaro eta gero. Dekretuaren arabera, derrigorrezkoa da desfribriladore automatiko edo erdiautomatikoak jartzea gune publiko jendetsu jakin batzuetan.

619 desfibriladore horietatik, 97 Araban daude; 331, Bizkaian; eta 191, Gipuzkoan. Desfibriladoreen Euskal Erregistroan sartuta daude horiek guztioriek. Erregistroa araua onartu zenean sortu zen eta, hari esker, zehazki kontrolatu daitezke Euskadin instalatutako desfibriladore guztiak: jarri edo kendu direla komunikatu, bai eta haien kokapena, seinaleztapena eta ezaugarriak ere, baldintza teknikoak eta instalazio- nahiz erabilera-baldintzak betetzen dituzten eta abar, arau berriak eskatzen duen moduan

Osasun Sailaren Dekretuaren helburua da bihotz-biriketako geldialdien kasuan salba daitekeen bizitza kopurua handitzea; izan ere, bentrikulu-fibrilazioaren kontrako tratamendu eraginkor bakarra da desfibrilazio elektriko goiztiarra da. Horregatik, urte hasieran onartutako dekretuari jarraiki, desfibriladore automatikoak egon behar dira gune publiko jendetsu jakin batzuetan, osasun-arlokoak ez direnek ere erabili ahal ditzaten.

«Arauaren garrantzia nabarmendu nahi dut, Eusko Jaurlaritzak pertsonekin, eta pertsonen osasunarekin duen konpromisoaren isla den heinean, izan ere, pertsona batek bizirauteko dituen aurreikuspenak handitzen lagun dezake desfibriladore hau erabiltzeak bihotz-biriketako geldialdi batean, larrialdi-zerbitzuak heldu bitartean» esan du Osasuneko sailburu Jon Darpónek.

Horrexegatik hartu zuen Eusko Jaurlaritzak neurri hori, bai eta bat-bateko heriotzaren arazoak gizarte-mailan sortutako kontzientziagatik ere, ; beraz, derrigorrezkoa da kanpoko desfibriladore erdiautomatikoak izatea, indibidualak nahiz kolektiboak, merkataritza-gune handietan, aireportuetan eta merkataritza-portuetan, 50.000 biztanletik gorako udalerrietako tren- eta autobus-geltokietan, 2.000 erabiltzailetik gora dituzten metro-, tren- eta autobus-zerbitzuetako geltokietan, 700 pertsonatik gorako edukierako establezimendu publikoetan, ikuskizunetan eta aisialdi-jardueratan, eta 2.000 pertsonatik gorako edukiera duten hezkuntza-zentroetan.

Desfibriladoreak instalatzera derrigortzen duen Dekretuak 12 hilabeteko epea eman zuen betebehar hori betetzeko. Zentzu horretan,  Osasun Sailak irmo jarraituko du lanean, kontzientziazioaren bidetik ere,  2016ko otsailaren 5erako desfibriladore bat instalatuta izan dezaten horretara behartutako gune publiko guztiek.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 11a

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @yencuejon
    2015.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Euskadi cuenta ya con un total de 619 desfibriladores http://t.co/SVtALPyf0W http://t.co/O6GeMnOl2X

  • @GurutzetakoOsp
    2015.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cuenta ya con un total de 619 desfibriladores http://t.co/SVtALPyf0W http://t.co/O6GeMnOl2X

  • @GurutzetakoOsp
    2015.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    Euskadin dagoeneko 619 desfibriladore daude http://t.co/M6a8XYyJx5 vía @Irekia http://t.co/QjIEXbGaUo

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)