Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak gune publiko jendetsuetan desfibriladoreen derrigortasuna ezartzeko dekretua eman zuenetik urtebete igaro denean, ia 900 desfibriladore automatiko daude Euskadin (Gobernu Bilera 2016-02-02)

2016.eko otsailak 02

Kanpoko desfibriladore automatikoak eta erdi automatikoak ipintzea eta erabiltzea arautzeko eta osasun arlotik kanpoko erabilera publikoko espazio jakin batzuetan horiek nahitaez ipini beharra xedatzekodekretuaren inguruko balantzea egin du Jon Darpón-ek, Osasun sailburuak, gaur goizean, Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan.

Osasun Sailak proposatuta Eusko Jaurlaritzak onartu eta gero, 2015eko otsailaren 5ean indarrean sartu zenetik 12 hilabete igaro direnean, Euskadin ia 900 (897) desfibriladore daude, guztira.

Osasuneko sailburu Jon Darpón oso pozik agertu da Dekretuak izandako emaitzekin eraginkortasun- eta kontzientziazio-helburuak bete direlako eta Euskadin osasunaren sektorean lan egiten ez dutenek ere erabil ditzaketen desfibriladore automatikoen kopurua oso handia delako. Izan ere, pertsona batek bihotz-biriketako geldialdia izaten badu, larrialdi-zerbitzuak iritsi bitartean haren biziraupen-itxaropena handitu egingo da.

Ondorioz, Dekretuari jarraiki, datorren otsailaren 5etk aurrera, desfibriladore indibidualak nahiz kolektiboak izango dira merkataritza-gune handietan, aireportuetan eta merkataritza-portuetan, 50.000 biztanletik gorako udalerrietako tren- eta autobus-geltokietan, 2.000 erabiltzailetik gora dituzten metro-, tren- eta autobus-zerbitzuetako geltokietan, 700 pertsonatik gorako edukierako establezimendu publikoetan, ikuskizunetan eta aisialdi-jardueratan, eta 2.000 pertsonatik gorako edukiera duten hezkuntza-zentroetan.

Osasun Sailaren datuen arabera, nahitaez jarri behar duten zentroen % 100k izango dute instalatuta. Hala ere, hori egiaztatzeko ikuskaritzak egingo dituzte martxoaren 1ean. Ikuskatzaileek, besteak beste, desfibriladoreen kokapena eta seinaleztapena, ezaugarriak, baldintza teknikoak eta instalazio- eta erabilera-baldintzak egiaztatuko dituzte, araudia betez. Desfibriladorean nahitaez jarri behar dituzten instalazioak ez ezik, derrigortuta ez egon arren, arauak eragindako kontzientziazioaren ondorioz azken urtean desfibriladoreak ipini dituzten instalazioak ere aztertuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak pertsonekin eta osasunaren babesarekin duen konpromisoaren ondorio izan da arau hau. Ildo horretan, gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonak Osasun Sailaren 2013-2020 aldiko Osasun Planaren lehentasun dira.

Konpromiso horren ondorioz, azken urtean, Osasun Sailak eta Osakidetzak gaixotasun kardiobaskularrek gizartean duten inpaktua txikitzeko eta miokardio-infartuaren arreta hobetzeko neurriak hartu ditu.

Hala, Euskadin desfibriladorean ezartzeko beharraz gain duela hiru hilabete miokardio-infartuen kasuan jarduteko protokolo bat, infartu-kodea, aktibatu zuen. Laguntza-protokolo hori miokardio-infartuaren Osakidetzako laguntza-sarean garatu zuten, Bihotzez-en, jarduteko denborak murrizteko. Horretarako, Euskadin gaixotasun horren arretan jarduten duten baliabide guztien ekintza koordinatuan oinarritzen da.

Osasuneko sailburuak baieztatu duenez, Osasun Sailak eta Osakidetzak ildo horretan lanean jarraituko dute, Bihotzez laguntza-sarea babesten eta gaixotasun kardiobaskularrei erantzun hobea emateko neurriak garatzen.

Uneotan, desfibriladorei buruzko aplikazio bat prestatzen ari dira Osasun Saila eta Osakidetza, gailu mugikor nahiz tableterako, Euskadin ezarritako desfibriladoreei eta haien kokagune zehatzari buruzko informazioa berehala eta modu eguneratuan emateko.

Aplikazio berria uda honetarako izango da operatiboa, hala euskaraz nola erdaraz, Android nahiz IOS gailuetarako. Doan deskargatu ahalko da.  Baliabide berri bat da; hari esker, norbaitek geldialdi kardiorrespiratorio bat baldin badu, mugikorrean nahiz tabletan eta ahalik eta modu azkarrenean eskuratu ahalko da jarduteko oso baliagarria den informazioa.

22 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2016.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #DESFIBRILADOREAK Euskadin ia 900 desfibriladore automatiko daude gune publiko jendetsuetan https://t.co/RhsnD5yKX1

  • @syuste76
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos https://t.co/N9tAmaYMMn

  • @beatrizialvarez
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos https://t.co/gtEz2XeyOw

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos https://t.co/N9tAmaYMMn

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    #DESFIBRILADOREAK Euskadin ia 900 desfibriladore automatiko daude gune publiko jendetsuetan https://t.co/RhsnD5yKX1

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos https://t.co/gtEz2XeyOw

  • @LoliRicoG
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Dpto. de salud Gob Vasco y Osakidetza están elaborando #APP de #DEAs con info de localización, etc. https://t.co/g3E4iDFdFz

  • @LoliRicoG
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cuenta con 900 desfibriladores al cumplirse 1 año del Decreto del Gob Vasco que establece su obligatoriedad https://t.co/MmKG3unXky

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    #DESFIBRILADOREAK Euskadin ia 900 desfibriladore automatiko daude gune publiko jendetsuetan https://t.co/gscxpHyEsV

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos https://t.co/xRlgL2QGHy

  • @UrienIzaskun
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @LoliRicoG: El Dpto. de salud Gob Vasco y Osakidetza están elaborando #APP de #DEAs con info de localización, etc. https://t.co/g3E4iDFd

  • @UrienIzaskun
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @LoliRicoG: Euskadi cuenta con 900 desfibriladores al cumplirse 1 año del Decreto del Gob Vasco que establece su obligatoriedad https://

  • @jonandertorres
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos ➡ https://t.co/AHJP0uu4pq

  • @TxusMoreta
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos ➡ https://t.co/9FYM5vaP1U

  • @jdarpon
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos ➡ https://t.co/AHJP0uu4pq

  • @LoliRicoG
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cuenta con 900 desfibriladores al cumplirse 1 año del Decreto del Gob Vasco que establece su obligatoriedad https://t.co/MmKG3unXky

  • @moretis
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadin ia 900 desfibriladore automatiko daude gune publiko jendetsuetan ➡ https://t.co/mLo5uNj92J https://t.co/JM718LRpKz

  • @salva_perello
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos ➡ https://t.co/AHJP0uu4pq

  • @soportevitalesv
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos ➡ https://t.co/AHJP0uu4pq

  • @javiabellalor
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos ➡ https://t.co/AHJP0uu4pq

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    #DESFIBRILADORES Euskadi cuenta con casi 900 desfibriladores en espacios públicos concurridos ➡ https://t.co/AHJP0uu4pq

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    #DESFIBRILADOREAK Euskadin ia 900 desfibriladore automatiko daude gune publiko jendetsuetan ➡ https://t.co/QppTBC0Rrj