Berriak Osasuna
Eu

Ia 4.000 pertsonak dute instalatuta dagoeneko beren gailu mugikorretan bihotz geldialdi baten aurrean laguntzeko APP berria

2017.eko urtarrilak 27

Egunean, 5 pertsona sartzen dira, batez beste, APP horretara, informazioa jasotzeko, bihotz-geldialdi bat antzemateko, zuzenean 112rekin harremanetan jartzeko, bihotz-biriketako bizkortze bat hasteko edota Euskadin instalatuta dauden desfibriladoreetako bat lokalizatzeko eta nola erabili jakiteko.

 

Erabilgarri jarri zenetik sei hilabete igaro direnean, 3.724 pertsonak dute jada beren gailu mugikorretan instalatuta ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazio berria. Osasun Sailak eta Osakidetzak prestatu duten aplikazio honen helburua da pertsonen zerbitzura informazio baliagarria jartzea eta, era horretara, hobeto prestatuta egotea bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko eta pertsona baten bizirauteko aukerak areagotzeko larrialdietako zerbitzuak iristen diren bitartean.                                                                                                                                                                           Egunero batez beste 5 pertsona sartzen dira aplikazio berri eta berritzaile honetan, eta tresnari esker Euskadin instalatuta dauden 1.466 desfibriladoreak (240 Araban, 834 Bizkaian eta 392 Gipuzkoan) aurkitu daitezke. Kontuan hartu behar da orain dela bi urte baino, hau da, Eusko Jaurlaritzak horien erabilera eta ezarpena arautzen duen dekretua onartu aurretik baino, ia hiru aldiz gehiago direla. Bestalde, aplikazioaren bitartez prestakuntza eta bihotz-biriketako geldialdi bat igartzeko eta antzemateko informazioa jasotzeko eta zuzenean 112rekin harremanetan jartzeko aukera dute pertsonek.  

Osasuneko sailburu Jon Darpónek positiboki baloratu du teknologia berriak pertsonen osasunaren zerbitzura jartzeko Osakidetza egiten ari den ahalegina. 

Osasuneko sailburuaren esanetan, “APP hau tresna modernoa da, berritzailea, eta Osakidetzak pertsonen zerbitzura jarri du euskal gizartea guztiona den erantzukizunean inplikatzeko, bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean gizartearen erantzunak biziak salba baititzake”.

IOS eta Android gailuetan euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez erabilgarri dagoen eta doan deskarga daitekeen APP honek ondoko honetarako balio du: ospitaletik kanpoko bihotz-geldialdiari buruz gehiago jakiteko; gure inguruan bihotz-biriketako geldialdi-egoerak  antzematen laguntzeko; biziraupen-katea abian jartzea  bideratzeko; lekukoei  bihotz-biriketako bizkortzea egiten  laguntzeko; hurbilen dagoen  kanpoko desfibriladore automatikoa  non dagoen eta nola erabili behar den  informatzeko; eta, bizi-euskarri aurreratuko erantzuna aktibatuz,  erantzuna arintzeko.

Informazio hori lau ataletan banatuta eskaintzen da APPn:

  1. Prestakuntza eta ezagutzen testa
  2. Ospitaletik kanpoko bihotz-biriketako geldialdi bat igarri eta antzematea
  3. BBB (bihotz-biriketako bizkortzea) egiteko laguntza, konpresioen maiztasunean laguntzeko soinudun metronomoa darama.
  4. Hurbilen dagoen desfibriladorea aurkitzea (geolokalizazioa)

 

Azkenik, nabarmendu behar da APP berriaren balorazio oso positiboa egin dutela erabiltzaileek, eta 5etik 4.5 puntu eman dizkiote.

BIHOTZ GELDIALDIETAN LAGUNTZEKO APP:

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilak 27

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pediaguibel
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Casi 4.000 personas tienen instalada ya en sus dispositivos móviles la APP vasca de asistencia a la parada cardi... https://t.co/V73k017nx7

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ia 4.000 pertsonak dute instalatuta dagoeneko mugikorretan bihotz geldialdi baten aurrean laguntzeko APP b… https://t.co/1WjxHdj7uw

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ia 4.000 pertsonak dute instalatuta dagoeneko mugikorretan bihotz geldialdi baten aurrean laguntzeko APP b… https://t.co/Vagn30yv21

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Casi 4.000 personas tienen instalada ya en sus dispositivos móviles la APP vasca de asistencia a la parada… https://t.co/Y0uxLkktsR

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Casi 4.000 personas tienen instalada ya en sus dispositivos móviles la APP vasca de asistencia a la parada… https://t.co/JX8OFXDVWb

Komunikabideek behera kargatzeko