Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak funtzionarioei itzuliko die Espainiako Gobernuaren oinarrizko legeak 2012-an kendutako «35 orduko lan-astea»

2016.eko otsailak 02
  • Sailarteko batzorde batek 2020rako enpleguaren Euskal Estrategia landuko du eta maiatzaren bukaerarako amaituta izatea espero da
  • Eusko Jaurlaritzak gune publiko jendetsuetan desfibriladoreen derrigortasuna ezartzeko dekretua eman zuenetik urtebete igaro denean, ia 900 desfribriladore automatiko daude Euskadin

Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran, «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioentzako, estatutupeko langileentzako eta langile lan-kontratudunentzako 2016ko lanaldia zehazten duen Dekretua» onartu dute. Dekretuak 1.592 lan-orduko urteko lanaldia ezartzen du; hau da, 2015ekoaren aldean, 22 ordu eta erdian gutxitu da benetako lanaldia. Hala, Eusko Jaurlaritzak bete egin du langile publikoei «35 lan-orduko lan-astea» itzultzeko konpromisoa, sindikatuekin 2000. urtean sinatua eta Espainiako Gobernuak 2012an ezeztatua.

Horrela azaldu du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontsiluaren ondoren egin de prentsaurrekoan. Espainiako Gobernuak oinarrizko araudi hori eman eta hiru urte eta erdira hartu du Eusko Jaurlaritzak erabakia; hau da, aurrekontu eta ekonomikoko egoerak horretarako aukera eman duenean. Aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera izango du indarra.

Gainera, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak gobernu-kontseiluari gaur jakinarazi dio 2020rako Euskal Estrategia lantzeko lan-prozesu bat hasi dela; maiatzaren bukaerarako amaitutako egotea espero da aipatutako prozesua.  Estrategia honetan Lehendakaritzak koordinatutako Sailarteko Batzorde batek egingo du lan eta bertan parte hartuko dute Estrategia honen diseinuarekin harremanik zuzenena duten gobernuko arloek; hala, Estrategia honetan parte hartuko dute arlo hauetako Sailburuordetzetako titularrek: Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuna; Industria; Enplegua eta Lana; Ekonomia eta Aurrekontuak eta Lanbide Heziketa, baita Lanbideko Zuzendaritza Nagusiak ere.

Gobernuaren ustez, enplegua da herritarrak gehien kezkatzen dituen gaietako bat, inpaktu sozial orokorra baitu gai honek. Hori dela eta, lehen mailako lehentasuna duen politika da. Ildo horretan, Enplegu eta Segurtasuneko Ministerioak gaur argitaratutako langabeziako eta Gizarte Segurantzako datuen balantzea egin du Toñak. Gogorarazi du krisiaurreko aldien antzeko afiliazio mailak ditugula; nolanahi ere, aitortu du oraindik jakinkizun daudela enplegu-sorreraren ingurukoak eta, beraz, erne egotera dei egin du.

900 DESFIBRILADORE EUSKADIN

Bestalde, kanpoko desfibriladore automatikoak eta erdi automatikoak ipintzea eta erabiltzea arautzeko eta osasun arlotik kanpoko erabilera publikoko espazio jakin batzuetan horiek nahitaez ipini beharra xedatzeko dekretuaren inguruko balantzea egin du Jon Darpón-ek, Osasun sailburuak, gaur goizean, Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan.

Osasun Sailak proposatuta Eusko Jaurlaritzak onartu eta gero, 2015eko otsailaren 5ean indarrean sartu zenetik 12 hilabete igaro direnean, Euskadin ia 900 (897) desfibriladore daude, guztira.  Osasuneko sailburu Jon Darpón oso pozik agertu da Dekretuak izandako emaitzekin eraginkortasun- eta kontzientziazio-helburuak bete direlako eta Euskadin osasunaren sektorean lan egiten ez dutenek ere erabil ditzaketen desfibriladore automatikoen kopurua oso handia delako. Izan ere, pertsona batek bihotz-biriketako geldialdia izaten badu, larrialdi-zerbitzuak iritsi bitartean haren biziraupen-itxaropena handitu egingo da.

BEHARREZKO EGONKORTASUNA MADRILEN

Beste gai batzuei helduta, eta kazetariek Madrilen gobernatzeko itunei buruz egindako galderei erantzunez, Espainiako Gobernuan solaskide egonkor bat lehenbailehen edukitzeko premia aldarrikatu du Eusko Jaurlaritzako eledun Josu Erkorekak; izan ere, egonkortasunik ezak «Eusko Jaurlaritzaren erabaki-hartzeari eragiten dio». Horixe da, hain zuzen, altzairu-sektorearen krisiaren kasua. Horregatik, taktizismoak alde batera uzteko eskatu die Espainiako Gobernua eratzeko ardura duten alderdi politikoei. 

2016-02-02ko gai-zerrenda

Prentsa txostena

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @momotxo
    2016.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco devuelve al funcionariado las “35 horas semanales” retiradas por ley... https://t.co/4KUszLrSUy

  • @COFPV
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    EJ Espainiako Gobernuaren 2012ko oinarrizko lege batek kendutako "asteko 35 orduak" itzuli dizkie funtzionarioei https://t.co/Edh3r5SRln

  • @COFPV
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    El GV devuelve al funcionariado las “35 horas semanales” retiradas por ley básica del Gobierno español en 2012 https://t.co/Edh3r5SRln

  • 2016.eko otsailak 02

    35 HORAS SEMANALES , NO SON 1592
    EL CALCULO ES ERRONEO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)