Topaketak Segurtasuna

Aurkezpena

Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak urtarrilaren 31n erantzungo die herritarrek Irekiaren webgunetik egiten dizkioten galderei, #ErkorekaTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortzen dieten galderak egin ahal izango dituzte, Segurtasun sailaren jarduerarekin lotutakoak. Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak herritarrek gehien bozkatutako 20 galderei erantzuna emango die. Emisio hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da.

Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.

Parte-hartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #ErkorekaTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:

  1. Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2021eko abenduaren 27tik 2022ko urtarrilaren 14ra.
  2. Bozketa fasea: galderen balorazio herrikoia, 2022ko urtarrilaren 15tik 23ra.
  3. Ondorioen fasea: herritarrek gehien baloratzen dituzten 20 galderak hautatzea, 2022ko urtarrilaren 25a.
  4. Topaketa: #ErkorekaTopaketa ekimenean, Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak erantzungo die herritarrek boto gehien jaso dituzten 20 galderei, 2022ko urtarrilaren 31n.

Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikoa lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira otsailaren 7an, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Parte hartzeko oinarriak

Topaketari buruz eta ekimenean parte hartzeko moduari buruz gehiago jakiteko, parte hartzeko oinarriak kontsulta ditzakezu.

#ErkorekaTopaketa
Zerikusia duten berriak