
#BildarratzTopaketa ekimenerako herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderen zerrenda
#BildarratzTopaketa ekimenerako herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderen zerrenda
Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak ekainaren 23ean erantzungo die herritarrek, Irekiaren webguneren bidez, egin dizkioten galderei, #BildarratzTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek egin ahal izan dituzte kezka sortarazten dieten galderak, Hezkuntza Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak erantzuna emango die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatzea, bai eta horien eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko interakzioa sustatzea ere.
Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.
- Topaketarako hautatu ez ziren galderen erantzunak: hautatu ez ziren galderen erantzunak
-
2023-06-21
Buenos días, Begoña,
La pregunta a la que hace referencia se cambió considerando que encajaba mejor en el apartado de ‘Otros’. No obstante, y teniendo en cuenta su solicitud, la volvemos a trasladar al bloque de ‘Equidad’, donde también se ajusta. En ambos casos, el Consejero dará respuesta a esta pregunta durante la emisión del próximo viernes.
Lamentamos las molestias,
Muchas gracias.
________________________________________________________Egun on, Begoña,
Aipatzen duzun galdera "Bestelakoak" atalean hobeto egokitzen zelakoan leku aldatu zen. Hala ere, eta zure eskaera kontuan hartuta, ‘Ekitatea’ blokera eramango dugu berriro atal honetan ere ondo egokitzen delako. Bi moduetan ere, ostiral honetan izango den emanaldian galdera honi erantzuna emango dio Sailburuak.
Barkatu eragozpenak,
Eskerrik asko


