Euskadira iristen diren ukraniarrentzako arreta
qrcode

#ZupiriaTopaketa ekimenerako herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderen zerrenda

2023-02-01

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, otsailaren 8an erantzungo die herritarrek, Irekiaren webguneren bidez, egin dizkioten galderei, #ZupiriaTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek egin ahal izan dituzte kezka sortarazten dieten galderak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak erantzuna emango die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatzea, bai eta horien eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko interakzioa sustatzea ere.


Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @fco_granaino
    2023-02-17

    Comentario de Twitter:
    #ActoOficialGobiernoVasco
    #ZupiriaTopaketa https://t.co/8QM7q6pGFX

    #UtilizandoIkurriñaSinBanderaDeEspaña🇪🇸… https://t.co/05Wr1JJYoj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak