Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

#AzpiazuTopaketa ekimenerako herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderen zerrenda

2022-12-16

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, abenduaren 21ean erantzungo die herritarrek, Irekiaren webguneren bidez, egin dizkioten galderei, #AzpiazuTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek egin ahal izan dituzte kezka sortarazten dieten galderak, Ekonomia eta Ogasuna Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak erantzuna emango die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatzea, bai eta horien eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko interakzioa sustatzea ere.


Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)