#GaramendiTopaketa ekimenerako herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderen zerrenda

2022-05-04

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, maiatzaren 9an erantzungo die herritarrek Irekiaren webguneren bidez egingo dizkioten galderei, #GaramendiTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek egin ahal izango dituzte kezka sortzen dieten galderak, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saieko jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak herritarrek gehien bozkatutako 20 galderei erantzuna emango die. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta  Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.


Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikoa lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak