NIK Patrika Digitala
Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Astelehenan, irailaren 9an, Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Teknologia Elkartegira Euskotreneko tren-bus zerbitzuen neguko ordutegia indarrean sartuko da

2013-09-06

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak datorren astelehenean, irailaren 9an, Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Teknologia Elkartegira doan tren-bus zerbitzuaren neguko ordutegia abian jarriko du Konpainiaren tren lineen neguko zerbitzuaren hasierarekin.

Udako oporraldia bukatuta, Euskotrenek astelehenetik, irailaren 9tik aurrera, tren-bus zerbitzu hauen ordutegiak aldatuko ditu.

Usansoloko Ospitalera doan Euskotreneko tren-bus zerbitzuak, 1999ko uztailaren hasieratik dagoena, Bilbo – Bermeo eta Bermeo – Donostia lineen tren eskaintza osatzeko helburua dauka. Euskotreneko mikrobus batek etengabe joan-etorriak burutzen ditu Usansoloko tren geltokia eta Ospitalearen artean, Usansolon gelditzen diren trenekin lotura eginez, bai Bermeo eta Gernikatik datozenak bai Donostiatik, Ermutik, Durangotik edo Bilbotik datozenekin.

Beste alde batetik, Zamudioko Teknologia Parkera doan tren-bus zerbitzuak, 2005eko martxoan hasita, lotura autobus bat dauka. Zerbitzu hau, lanegunetan Parke horretara lanean doazen pertsonentzako, Txorierriko (Bilbo – Lezama) linearen tren zerbitzuaren luzapena bihurtzeko helburuarekin jaio zen.

Goizetan Zamudioko tren geltokitik Teknologia Parkera burututako ibilbideak geltoki horretara trenen helduerarekin sinkronizatuta daude. Kontrako noranzkoan autobusen ibilbideek, Parketik geltokira, trenak Zamudioko geltokitik irteten diren ordutegiarekin lotura dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek informazio telefonoa eta web gunea eskura dute: 902 543 210 eta www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan