Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Astelehenean, ekainaren 24an, Zamudioko Teknologia Parkera doan Euskotreneko tren-bus zerbitzuaren udako ordutegia indarrean sartuko da

2013.eko ekainak 20

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenean, ekainaren 24an, Zamudioko Teknologia Parkera doan tren-bus zerbitzuaren udako ordutegia abian jarriko du. Zerbitzu honek Txorierriko tren lineako Zamudioko geltokia lotzen du (Bilbo – Lezama) lehen aipatutako horniketarekin.

Udako sasoia behin iritsita, Euskotrenek ekainaren 24tik lanegunetako astelehenetik ostiralera eskaintzen duen tren-bus zerbitzu hau aldatuko du, horrela geltokirako itzulera aldatzen du eta eguerdian zehar burutuko da. Aldaketa hau indarrean egongo da irailaren 9ra arte, egun horretan neguko zerbitzua hasiko baita.

Euskotreneko tren-bus zerbitzua Zamudioko Teknologia Parkera 2005eko martxoan bultzatu zen. Lotura autobus bat da eta Txorierriko linearen tren zerbitzuaren luzapenean bihurtzeko helburuarekin jaio zen, egunero Zamudioko Teknologia Parkera zuzentzen diren pertsona guztientzat.

Zamudioko geltokitik Teknologia Parkera goizetan burututako ibilbideak sinkronizatuta daude geltoki horretara trenen helduerarekin. Kontrako noranzkoan autobusen ibilbideak, Parketik geltokirantz, konbinazioa daukate Zamudioko geltokitik trenen  irteerekin.

Euskotreneko tren-bus zerbitzu hau erabiltzeko, erabiltzaileek ondorengo titulu hauetariko bat eraman behar dute: Joanekoa, Joan etorrikoa, Creditrans, Bono 10, Hilekoa, Bono Gaztea, Urtekoa, edo Tarifa Murriztuko titulua. Horietako tituluren bat gidariari aurkeztu beharko zaio.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko