
Astelehenean, ekainaren 23an, Euskotreneko udako zerbitzuen ordutegia indarrean sartuko da
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenean, ekainaren 23an, trenen, autobusen, tranbien eta Usansoloko Ospitalerako eta Zamudioko Elkartegira joateko tren-busaren ordutegia abian jarriko du.
Udako garaia datorrenean, Euskotrenek aldi horretako joan etorrien beharrizanak asetzeko diseinatuta dagoen bere udako eskaintza ezartzen du, horrela ohiko lan, erosketa edo aisialdiagatik burututako bidaiaz gain, hondartzak dituzten herriekin, jende asko mugitzen direnak baitira eta beste batzuk udan zehar ospatzen dituzten jaiekin konbinatuz joango da.
TRENA
- Durango – Deba tartean trenen eskaintza handitu egingo da bidaiariak Debako hondartzara joateko erraztasunak emateko. Horrez gain, Euskotreneko udako eskaintzan ohikoa denez, Bilbo – Bermeo linean tren gehiago sartuko dira, neguko eskaintzarekin erkatuz gero, horrela Sukarrietan eta Mundakan jatorria eta helmuga duten joan etorriak erraztu egingo dira.
- Larunbat, igande eta jaiegun arratsaldeetan zehar, trenak Zumaia eta Donostia (Amara) artean 30 minuturik behin ibiliko dira. Euskotrenek larunbat, igande eta jaiegunetako arratsaldeetan zehar Topoko lineako Oiartzun – Donostia (Amara) tartean maiztasuna handituko du.
- Beste alde batetik, Gipuzkoako Elgoibarko herritik ibiliko diren tren guztiek Toletxegaineko geralekuan geldialdia burutuko dute.
- Amorebieta – Bermeo, Bilbo – Deba, Lasarte – Donostia – Hendaia eta Bilbo – Lezama tren tarteetatik ibiliko diren larunbat gaueko zerbitzuez gain, Euskotrenek ohikoa den bezala tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu ondorengo jaietarako: Bizkaian, Amorebieta, Ermua, Gernika, Bilbo eta Bermeo eta Gipuzkoan, Eibar, Irun, Pasaia, Errenteria, Donostia, Elgoibar eta Zarautz.
- Euskotrenek era berean gogorarazten du titulu konbinatu bat dagoela Euskotren – Frantziako trenbideak (SNCF) artean, PASSBASK deritzona. Titulu hau PASSBASK deritzo eta Lasarte eta Baiona artean, noranzko bietan, mugagabeko bidaiak burutzeko balio du. SNCFan ibilbideak tren guztietan garraio aldaketa egiteko aukera ematen du (2. maila, TGV barne), “Palombe Bleue”-ean izan ezik.
TRENA-BUSA
Udako tren zerbitzuan sartutako aldaketak direla eta, Usansoloko geltokia eta Ospitalearen arteko tren-bus zerbitzu konbinatua eta Zamudioko geltokia eta Elkartegiaren artean burutzen dituzten autobusen irteera orduak aldatzea beharrezkoa egiten da.
Euskotreneko tren-bus zerbitzua mikrobus baten joan etorria da, Usansoloko tren geltokia eta Ospitalearen artean, Usansolon geralekua duten trenen loturarekin bat eginez, bai Bermeotik eta Gernikatik datozenak bai Donostia, Ermua, Durango edo Bilbotik datozenekin.
Tren-bus udako zerbitzuaren ordutegia Zamudioko Elkartegira, astelehenetik ostiralera lanegunetan eskaintzen dena, itzultzeko aukera ere ematen du Elkartegitik Zamudioko geltokira, eta zerbitzu hori eguerdian zehar burutzen da.
Goizetan Zamudioko geltokitik Elkartegira burutzen diren ibilbideak trenak geltoki horretara iristearekin sinkronizatuta daude. Kontrako noranzkoan autobusen ibilbideak, Elkartegitik geltokirantz, konbinazioa dute Zamudioko geltokitik trenen irteerekin.
BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbiak datorren astelehenetik, ekainaren 23tik aurrera ere udako ordutegia eskainiko du. Ordutegia hamabost minutuko maiztasuna da, lanegunetan zein asteburuetan eta jaiegunetan.
AUTOBUSAK
Gipuzkoan Euskotreneko autobusei dagokionez, Lurraldebus sisteman sartuta daudenak, gaur egun indarrean dauden eskaintzari dagokion berritasun nagusiak ondorengo hauek dira:
• Zumaia – Zumarraga linean, lanegunetan 20:00etako zerbitzua luzatu egingo da Zumaiatik Zumarragara. Horrez gain lanegunetan egun dagoen zerbitzua luzatu egingo da Zumaia eta Azkoitia artean.
• N-634 errepidetik Zumaia – Donostia linean, Zarautzetik 9:45eko lanegunetako zerbitza ekainaren 23tik aurrera Getariatik burutuko da. Era berean, 8:40ko eta 18:40ko zerbitzuak Donostiatik Getariaraino luzatuko dira.
• Zumaia – Donostia autobidetik linean, Ospitaletara Zumaiatik Donostiara 7:00etako, 13:55eko eta 22:10eko zerbitzua mantentzen da, eta Donostiatik Zumaiara 8:10eko, 15:10eko eta 22:10eko zerbitzua mantenduko da. Era berean, Zumaiatik Donostiara 8:30ak eta 18:30ak bitartean lanegunetan Ospitaleetatik bi ordurik behin zerbitzua egongo da eta Donostiatik Zumaiara 9:30ak eta 19:30ak bitartean. Beste alde batetik, Zarautzetik 8:45eko eta 9:45eko lanegunetako zerbitzu gehigarriak kendu egingo dira eta baita Donostiatik 13:00ak eta 18:00ak bitarteko irteerak.
• Ekainaren 21etik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne, Zumaian Txomin Agirre geralekuak kendu egingo dira Zumaia eta Donostia arteko zirkulazioentzako noranzko bietan bai Autobidetik bai N-634 errepidetik. Bere ordez, Zumaian Patxita Etxezarretan burualdeko eta amaierako geralekuak burutuko dira.
• Eibar eta Soraluze arteko autobusen zerbitzuak aldatu egingo dira, Debara iristea errazteko, Eibartik Express zerbitzuarekin ondorengo orduetan 12:45, 14:00, 16:45 eta 19:45ean, eta Debatik 13:20, 14:35. 17:35. eta 20:35ean. Era berean, Eibartik Soraluzera 13:05, 14:05, 17:05 eta 20:05eko zerbitzuak kendu egingo dira eta baita 13:30, 14:60, 17:30 eta 20:30eko Soraluzetik Eibarrerakoak ere.
• Ekainaren 23tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 15:00etan autobus zerbitzua eskainiko da Eibartik Arratera eta beste bat kontrako noranzkoan 15:30ean.
• Era berean, larunbat gaueko autobusen zerbitzua mantendu egingo da: Ermua – Ondarroa – Ermua zerbitzuan, gauean lau zirkulazioekin noranzko bakoitzean; Azpeitia – Eibar – Azpeitia linean, hiru noranzko bakoitzean; Zumaia – Donostia – Zumaia zerbitzuan, sei noranzko bakoitzean; eta Zumaia – Azkoitia – Zumaia zerbitzuari dagokionez, noranzko bakoitzean gaueko lau zirkulazio
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete Konpainiaren web gunean: www.euskotren.es eta baita twitterrean ere:
@euskotrenejgv.