Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Datorren asteazkenean Euskotrenek Txorierriko ordutegia aldatuko du, metroaren udako zerbitzuara egokitzeko

2015.eko ekainak 29

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren asteazkenetik, uztailaren 1etik aurrera, Txorierriko (Bilbo – Lezama) tren zerbitzuaren ordutegia aldatuko du Metroaren udako zerbitzura egokitzeko.

Uztailaren 1etik irailaren 6ra arte, biak barne, Txorierriko linean ordutegia aldatuko da, Metro Bilbaoko udako zerbitzura egokitzeko.

Gaur egun indarrean dagoen ordutegiari dagokionez sartutako aldaketa irteera orduan 5 minutuko atzerapena egongo da, lanegunetan astelehenetik ostiralera, Lutxana – Lezama tartean zein Sondika - Loruri (Ciudad Jardín) lantzaderan.

Horrez gain, larunbat, igande eta jaiegunetan irteerak Lutxanatik minutu bat aurreratuko dira gaur egun indarrean dauden ordutegiari dagokionez.

Aldaketa hauek trenetako irteera orduetan Zamudioko geltokia eta Teknologia Elkartegiaren arteko autobusen lantzadera zerbitzuaren ordutegian ere aldaketak ekarriko dituzte.

Gogoratu joan zen ekainaren 1ean Euskotrenek Txorierriko zerbitzua aldatu zuela, Bilbon Metroaren 3. lineako eraikuntza lanen azkeneko fasearen burutzearen ondorioz.

Txorierri metroko sarean sartzeak azpiegitura honen eraikuntzarako burutzen ari diren lanek, Bilbo eta Lezama arteko zerbitzua aldatzea behartu zuten, 3. Linea bukatu arte. 

Ekainaren 1etik aurrera, Euskotrenek Txorierrin ordezko garraio zerbitzu bat eskaintzen du, Zazpi Kaleak – Loruri (Ciudad Jardín) tartea zerbitzurik gabe geratzean. Ordezko zerbitzu horrek Euskotren-Metro Bilbao zerbitzu konbinatua da, Lutxanan garraio aldaketa burutuz, eta horrez gain Sondika eta Loruri (Ciudad Jardín) artean tren lantzaderak eta zerbitzu gehigarriak jende gehien dagoen orduetan.

Beraz, Euskotrenek Lezama – Lutxana (lotura Metro Bilbaorekin) eta Loruri (Ciudad Jardín) – Sondika (Lezama – Lutxana tartearekin lotura) tarteetan noranzko bietan zirkulazioak eskaintzen ditu.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan, Konpainiaren www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan ere jaso dezakete informazioa.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko