Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Astelehenean, ekainaren 20an, Euskotreneko udako zerbitzuen ordutegia indarrean sartuko da

2016.eko ekainak 17

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenean, ekainaren 20an, trenen eta Usansoloko Ospitalerako eta Zamudioko Elkartegira joateko tren-busaren  udako ordutegia abian jarriko du. 

Udako garaia datorrenean, Euskotrenek aldi horretako joan etorrien beharrizanak asetzeko diseinatuta dagoen bere udako eskaintza ezartzen du, horrela ohiko lan, erosketa edo aisialdiagatik burututako bidaiaz gain, hondartzak dituzten herriekin, jende asko mugitzen direnak baitira eta beste batzuk udan zehar ospatzen dituzten jaiekin konbinatuz joango da.

 

TRENA

-       Durango – Deba tartean trenen eskaintza handitu egingo da bidaiariak Debako hondartzara joateko erraztasunak emateko. Horrez gain, Euskotreneko udako eskaintzan ohikoa denez, Bilbo – Bermeo linean tren gehiago sartuko dira, neguko eskaintzarekin erkatuz gero, horrela Sukarrietan eta Mundakan jatorria eta helmuga duten joan etorriak erraztu egingo dira.

 

-       Larunbat, igande eta jaiegun arratsaldeetan zehar, trenak Zumaia eta Donostia (Amara) artean 30 minuturik behin ibiliko dira. Euskotrenek larunbat, igande eta jaiegunetako arratsaldeetan zehar Topoko lineako Oiartzun – Donostia (Amara) tartean  maiztasuna handituko du.

-       Beste alde batetik, Gipuzkoako Elgoibarko herritik ibiliko diren tren guztiek Toletxegaineko geralekuan geldialdia burutuko dute.

-       Amorebieta – Bermeo, Bilbo – Deba, Lasarte – Donostia – Hendaia eta Bilbo – Lezama tren tarteetatik ibiliko diren larunbat gaueko zerbitzuez gain, Euskotrenek ohikoa den bezala tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu hainbat herriko jaietarako.

-       Euskotrenek era berean gogorarazten du titulu konbinatu bat dagoela Euskotren – Frantziako trenbideak (SNCF) artean, PASSBASK deritzona. Titulu hau PASSBASK deritzo eta Lasarte eta Baiona artean, noranzko bietan, mugagabeko bidaiak burutzeko balio du. SNCFan ibilbideak tren guztietan garraio aldaketa egiteko aukera ematen du (2. maila, TGV barne), “Palombe Bleue”-ean izan ezik.

 

TRENA-BUSA

Udako tren zerbitzuan sartutako aldaketak direla eta, Usansoloko geltokia eta Ospitalearen arteko tren-bus zerbitzu konbinatua eta Zamudioko geltokia eta Elkartegiaren artean burutzen dituzten autobusen irteera orduak aldatzea beharrezkoa egiten da.

Euskotreneko tren-bus zerbitzua mikrobus baten joan etorria da, Usansoloko tren geltokia eta Ospitalearen artean, Usansolon geralekua duten trenen loturarekin bat eginez, bai Bermeotik eta Gernikatik datozenak bai Donostia, Ermua, Durango edo Bilbotik datozenekin.

Tren-bus udako zerbitzuaren ordutegia Zamudioko Elkartegira, astelehenetik ostiralera lanegunetan eskaintzen dena, itzultzeko aukera ere ematen du Elkartegitik Zamudioko geltokira, eta zerbitzu hori eguerdian zehar burutzen da.

Goizetan Zamudioko geltokitik Elkartegira burutzen diren ibilbideak trenak geltoki horretara iristearekin sinkronizatuta daude. Kontrako noranzkoan autobusen ibilbideak, Elkartegitik geltokirantz, konbinazioa dute Zamudioko geltokitik trenen irteerekin.

GASTEIZKO TRANBIA

Gasteizko tranbian udako zerbitzua indarrean jarriko denez ekainaren 27tik aurrera kendu egingo da lanegunetako zerbitzu gehigarria.

BILBOKO TRANBIA

Bilboko tranbiak  ekainaren 27tik aurrera ere udako ordutegia eskainiko du. Egun osoan zehar, zerbitzua 15 minuturo eskainiko da, lanegunetan zein asteburuetan eta jaiegunetan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete Konpainiaren web gunean: www.euskotren.eus eta baita twitterrean ere:

@euskotrenejgv.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko