Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek irailaren 7an bere tren zerbitzuetan eta Gasteizko tranbian neguko ordutegia berrezarriko du

2015.eko irailak 04

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenean, irailaren 7an, bere tren zerbitzuetan eta Gasteizko tranbian neguko ordutegia berrezarriko du.

Eskola egunak iristearekin batera tren eskaintza hiritarren beharrizanetara berriro ere egokitzen da eta tren gehiago egongo dira lana edo ikasketak direla eta leku batetik bestera joan behar duten pertsonen joan-etorriak errazteko.

TRENA

Udako garaikoak ziren kostako herrietara zeuden tren zerbitzu gehigarriak kendu egingo dira, eta besteak beste, berreskuratu egingo dira ohiko eskaintzara gehitzen diren lanegunetako trenak eta Bilbo eta Durango / Gernika arteko zerbitzu zuzenak.

Txorierriko linean gaur egun indarrean dagoen ordutegiari dagokionez sartutako aldaketa irteera orduan 5 minutuko aurrerapena egongo da, lanegunetan astelehenetik ostiralera, Lutxana – Lezama tartean zein Sondika - Loruri (Ciudad Jardín) lantzaderan.

TREN-BUS ZERBITZUAK

Irailaren 7an, Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Teknologia Elkartegira doan tren-bus zerbitzuaren neguko ordutegia abian jarriko da ere, Konpainiaren tren lineen neguko zerbitzuaren hasierarekin batera.

GASTEIZKO TRANBIA

Irailaren 7tik hasita eskola eguneko zerbitzu gehigarria eskainiko da. Beraz, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, ondorengo tranbia gehigarriak ibiliko dira: 

  • Gernikako Arbola –Angulema:    8:37
  • Wellington – Angulema:    8:46
  • Ibaiondo – Angulema:   12:35
  • Angulema – Ibaiondo:   8:57  eta  9:04
  • Lovaina – Ibaiondo:   13:03

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenejgv twitter gunean

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko