Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Portuen Legearen Aurreproiektua

4 parte hartze
Eu
Eu

Amaitu da Euskadiko Portuen eta Itsas garraioaren Lege-aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2015.eko azaroak 04

Euskadiko Portuen eta Itsas garraioaren Lege berriak arautuko ditu Euskadiko autonomia-erkidegoaren eskumenekoak diren portuetako zerbitzu-guneetako jarduera, instalazio, eraikuntza eta erabilera baimenduak.

Portuen eta Itsas garraioaren Legea izango denaren zirriborroa egin zuen Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak eta Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa osatzen duten eta legeak eragingo dien sektore guztiei bidali zitzaien.

Inplikatutako gizarte sektore nagusiak honakoak dira: Gipuzkoako eta Bizkaiko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak, kofradiak, arrain ekoizle eta merkaturatzaile elkarteak, itsas industrien eta ontziolen elkartea, profesionalen elkargoak, sindikatuak, itsas eskola eta klubak, erabiltzaile federazioak eta kostaldeko tokiko administrazioa.

Lege-aurreproiektuak jendaurreko informazioaren izapidea bete zuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Ebazpenaren bidez, eta gainera, interesdunen arteko debatea errazago egin ahal izateko eta ekarpenak ere errazago egiteko, Irekian proposamen bat jarri zen eta, bertan, ekarpenak jaso ziren. Ekarpen horiek guztiak legea idazten ari den taldeari eman zitzaizkion.

Aurkeztutako alegazioak eta ekarpenak aztertu, eta hasierako testua aldatu zen. Zegozkion txostenak egin ondoren, aurreproiektua gobernu-kontseiluari igorri zaio, onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko