Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak aldez aurreko onarpena eman dio Euskadiko Gardentasun Legearen aurreproiektuari

2023-07-19
  • Testua Foru Aldundiei, Eudeli eta enpresa erakunde eta sindikatuei bidali zaie, ekarpenak egin ditzaten. Era berean, aurreproiektuaren berri eman dio Eusko Legebiltzarrari
  • Herritarrei entzuteko eta jendaurrean jartzeko epea irekitzen du, betiere testua aberastu ahal izateko

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendik aldez aurreko onarpena eman dio Euskadiko Gardentasun Legearen aurreproiektuari, eta testua Euskadiko Udalen Elkarteari (Eudel), hiru Foru Aldundiei eta enpresa eta sindikatu erakundeei bidali zaie, testuari ekarpenak egin diezazkioten. Aldi berean, herritarrei entzuteko eta jendaurrean jartzeko epea ireki da, hausnarketak ere egin ditzaten. Gainera, aurreproiektuaren berri eman zaio Eusko Legebiltzarrari.

Aurrerantzean, jasotako ekarpenak aztertu ondoren, Sailak nahitaezko txostenak eskatuko ditu, eta, ondoren, Gobernu Kontseiluari igorriko zaio behin betiko testua onar dezan. Hortik aurrera, etorkizuneko legearen eztabaida eta, hala badagokio, onarpena Legebiltzarraren esku geratuko da.

Olatz Garamendi Sailburuak abenduaren 2an sinatu zuen hasiera agindua, eta lege-aurreproiektuak jada bete du Irekiaren atariaren bidez aurreko kontsulta publikoaren izapidea.

Azken urtean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila testua lantzen aritu da eta, uztail honen hasieran, bilerak egin zituen Legebiltzarreko taldeekin testuaren oinarrizko ildoak partekatzeko. Legea ahalik eta babes handienarekin onartzea da Jaurlaritzaren helburua.

Legeak gobernu irekiaren eredua sendotu nahi du, kontuak ematean, kudeaketa publikoaren gardentasunean eta publizitate aktiboan oinarrituta, baita herritarrek gai publikoetan parte hartzean eta lankidetzan aritzean oinarrituta ere. Era berean, arau-hauste administratibo edo penal salaketerako informatzailea babesteko kanpoko kanala arautzen du testuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak