Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Emakumeak eta Neskatoak Zientzian. Ondorioak

2018.eko apirilak 13

Otsailaren 11 Emakumeek eta Neskatoek Zientzian duten Lekua Oroitzeko Nazioarteko Eguna da, eta horren bidez gogora ekarri nahi dugu emakumeek eta neskatoek eginkizun garrantzitsua dutela zientzia- nahiz teknologia-komunitateetan, eta horien parte hartzea indartu egin behar dela.

Egun horretakoa bezalako ekimenek bultzatu nahi dutena da emakumeek zientzian bete-betean eta berdintasuneko baldintzetan parte hartu ahal izatea, parte hartze hori oztopatzen duten era guztietako oztopoak gainditzeko ekintzak sustatzearen bidez, batez ere eremu horietako erabakiak hartzen diren prozesuetan eraginda. Horrekin batera, emakumeek eremu horietan lortutakoak aitortu nahi dira, gai hori ere oraindik bideratu gabe baitago.

Zientziaren eta teknologiaren aurrerabidea handiagoa izango da emakumeek eta neskatoek zientziaren arloan dituzten talentu, sormen eta ideia guztiak baliatzen badira. Horrek jarrerak aldatzea eskatzen du, eta erronka handia da, gainera, kontua izanda zer nolako estereotipo eta pertzepzioak dauden neskatoek eta emakume gazteek karrera zientifikoei heldu edo eremu horietan jardun dezaten.

Azken batean, Eusko Jaurlaritzak beste behin erakutsi nahi du zientzia eta teknologiaren arloko berdintasun-politikekin duen konpromisoa; politika eta programen fase guztiak aurrera eramateko orduan, emakumeek eta gizonek dituzten premia ezberdinak kontuan izango ditu, eta gizarteak eta kulturak duten eragina ere gogoan izan beharko da.

Jarraian OSOIGO plataformaren lotura ageri da: https://agora.osoigo.com/es/emakumeazientzian-mujeryciencia.html. Bertan, aipagai dugun gaiaren inguruan eztabaidatu da, eta sei galderak lortu dute babesik handiena.

Eztabaida amaituta, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei, eta horrela bukatuko da prozesua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau