Hauteskundeak 2024
qrcode

830 familiak baino gehiagok jaso zituzten seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak 2023an

2024-02-11
  • Neurriak kontziliazio erantzukidea sustatu nahi du, hamalau urtetik beherako seme-alabak etxean zaintzeko pertsona bat kontratatzeak eragindako gastuak ordaintzen lagunduz.
  • 316 familia (% 38) kolektibo kalteberetakoak dira
  • 1,02 milioi euro bideratu dira.

 Vitoria-Gasteiz, 2024/02/11

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak jarri zituen abian 2022ko irailean, etxeko lanak eta zaintza-lanak gizonen eta emakumeen artean berdintasunez eta modu parekidean banatzeko, beren lan eta karrera profesionalak egiten jarrai dezaten.

Programa horren ondorioz, 834 familiak jaso dituzte iaz laguntzak, eta batez beste 911 euro jaso dituzte lana eta familia bateragarri egiteko, langileen eta haien familien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko.

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak berretsi du garrantzitsua dela "familien ongizatea lehenetsiko duen eredu baterantz aurrera egitea, bizitzaren eremu desberdinen arteko benetako oreka sustatuz".

Kontziliazioaren arloan, Eusko Jaurlaritzak guztira 1.019.626 euro bideratu zituen 2023an Euskadin 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko.

Laguntza eskatzen duten familia kalteberen profilari dagokionez, 22 ( % 2,6) guraso bakarreko familietakoak dira, 11 ( % 1,3) desgaitasun- edo mendetasun-egoeran dauden familietakoak eta 283 ( % 34) familia ugarietakoak.

"Datu horiek erakusten dute Eusko Jaurlaritzak familia-egituren aniztasuna babesteko duen konpromisoa, laguntzak gehien behar dutenei iritsiko zaizkiela ziurtatuz", azaldu du Melgosa sailburuak.

Laguntza-programa abian jarri zenetik, aurrekontu-partidan esleitutako 4 milioi euroetatik 1,65 milioi inbertitu dira, Eusko Jaurlaritzak lana eta familia uztartzeko duen etengabeko konpromisoa agerian utziz.

Laguntzen baldintzak

Laguntza hauek jaso ditzakete besteren konturako langileek, autonomoek, kooperatiba-sozietateetako bazkide langileek edo lan-bazkideek.

Laguntza horien hartzekodun izan daitezke, halaber, familia-unitatea osatzen duten gurasoak, baldin eta familia-etxeko titular gisa agertzen badira seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langileen Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuan.

Informazio gehiago: https://labur.eus/gxcf7

Kontzilia

Euskadin bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea sustatzeko ekimenen ildotik, Kontzilia (www.euskadi.eus/kontzilia) garatzen du Eusko Jaurlaritzak, kontziliazio erantzukideari buruz informatu eta hausnartu nahi duten enpresa eta langileei eskainitako web gunea.

Plataforma horrek kontziliazioari buruzko informazio orokorra biltzen du, araudia eta azterlanak barne; enpresentzako baliabideak, uztartze-politikak hobetzeko, hala nola tresnak, jardunbide egokiak eta aholkularitza; eta lan-kontratuko langileentzako atal bat, kontziliazio-neurriak eta eskura dauden laguntzak eskuratzeko moduari buruzko gidak dituena.

Norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeari buruzko azterketa kualitatiboa

Nerea Melgosak zuzentzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeari buruzko azterlan kualitatiboaren emaitzen txostena argitaratu du. Bertan, egindako ahaleginak gorabehera, kontziliazioa zailtzen duten oztopo handiak daudela ikusten da. "Ezinbestekoa da familien ongizatea lehenetsiko duen eredu baterantz aurrera egitea, bizitzaren eremu desberdinen arteko benetako oreka sustatuz", adierazi du Nerea Melgosak.

Identifikatutako zailtasun nagusiak honako hauek dira: lan-arloko malgutasunik eza, zaintza-baliabideetarako sarbide mugatua eta familien beharretara egokitutako zerbitzuen eskaintza eskasa. Gainera, txostenak familia kalteberen eta guraso bakarreko familien egoera bereziki konplexua nabarmentzen du, beharrezko laguntzak lortzeko erronka gehigarriei aurre egin behar baitiete.

"Kontziliazioa ez da gai pribatu edo indibidualtzat hartu behar, sektore publikoaren zein pribatuaren konpromiso aktiboa eskatzen duen erantzukizun kolektibotzat baizik", adierazi du sailburuak. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du gizarte-eragile guztiekin lankidetza estuan lan egiteko, herritarren eskaerei eta beharrei modu eraginkorrean erantzungo dien jarduera-esparrua garatzeko.

Proposatutako neurrien artean daude lan-malgutasuna sustatzea, telelana sustatzea, adingabeak eta mendeko pertsonak zaintzeko baliabideak handitzea, eta familia guztientzat aukera-berdintasuna bermatuko duten politikak ezartzea.

"Funtsezkoa da pertsona guztiek kontziliatu ahal izatea beren garapen profesional edo pertsonalari uko egin gabe. Horrek familiei mesede egiteaz gain, gure gizarte osoaren aurrerabideari laguntzen dio ", nabarmendu du Melgosak.

 

 

 

 

FAMILIA ONURADUNEN KOPURUA

ZENBATEKOA

LAGUNTZAREN BATEZ BESTEKO ZENBATEKOA

ARABA

73

95.619

947

GIPUZKOA

223

311.314

1.017

BIZKAIA

538

612.693

861

GUZTIRA

834

1.019.626

911

 

KOLEKTIBO KALTEBERAK

FAMILIA ONURADUNEN KOPURUA

ZENBATEKOA

LAGUNTZAREN BATEZ BESTEKO ZENBATEKOA

Guraso bakarrekoak

22

29.824 €

962 €

Familias ugariak

283

338.876 €

878 €

Desgaitasuna/Mendekotasuna

11

13.522 €

1.040 €

GUZTIRA

316

382.222 €

889 €

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-12

    Comentario de Twitter:
    馃棧锔廋onsejera #NereaMelgosa: "Es fundamental que todas las personas puedan #conciliar sin tener que renunciar a su desarrollo profesional o personal. No solo beneficia a las #familias, sino que contribuye al progreso de nuestra sociedad en su conjunto"
    馃憠 https://t.co/F5KD8Sy2Dy

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-11

    Comentario de Twitter:
    馃嵓 830 familiak baino gehiagok jaso zituzten seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak 2023an
    https://t.co/Q2GETV8mHM

    #KONTZILIA #familia #conciliaci贸n #ayudas #laguntzak https://t.co/yPJWKPJuc6

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko