Berriak
Eu

Zerga-amnistia “bidegabea” da

2012.eko apirilak 03

Espainiako Gobernuak “justizia eta berdintasun printzipioak urratu ditu”, Idoia Mendiaren arabera. “Ikuspuntu guztietatik bidegabea da beren zerga-betebeharrak betetzen dituzten gainerako herritarrekiko”, erantsi du. Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, Mariano Rajoyk zuzentzen duen Gobernuak mezu “arriskutsua” bidaltzen du, “zure diru-sarrera guztiak aitortzen ez badituzu ez dela ezer gertatzen” transmititzen baitu.

Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, gaur ezagutzera eman den langabezia-datua “datu txar bat” dela onartu du, eta “oso kezkaturik” agertu da Euskadiko 161.918 langabetuen harira. Horrez gain gogorarazi du Jaurlaritza tresna ugari ari dela martxan jartzen pertsona horiek lan-merkatura itzul daitezen, “murrizketei buruz mintzatzen diren ahotsen” aurrean. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak UGT eta CCOO sindikatuekin batera langabeziaren kontra borrokatzeko sustatu duen Plana aipatu du, baita Confebask patronalarekin lana sustatzeko sustatu duena eta 321 milioiko inbertsioa eskatu duena ere. Horrez gain, Mendiaren hitzetan, Gobernuak lanaren arloan onartu duen erreforma “langileak kaleratzea merkatzeko sortu da, ez lana errazteko”.


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.04.03)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-04-03n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • @Mariacho
    2012.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    La amnistia fiscal es "injusta" http://t.co/Zi6eZG7z

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)