Berriak Lehendakaritza
qrcode

Elisa García-Mingo elkarrizketa: "Genero-indarkeriaren aurkako borrokan, erreferentziazko gizonak behar ditugu; garrantzitsua da manosferari aurre egiteko"

2025-04-22

Elisa García-Mingo irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta ingurune digitaleko indarkerian aditua. Berak idatzi du, beste batzuekin batera, Jóvenes en la manosfera. Influencia de la misoginia digital en la percepción que tienen los hombres jóvenes de la violencia sexual izeneko txostena. Emakundek EHUko Uda ikastaroan gazteen kultura digitalaren azterketari buruz antolatutako ikastaroan azaldu zuen azterlan hori. Azpimarratzen du oso garrantzitsua dela gazteen artean kritika-gogoa sustatzea, jakin dezaten nola aurre egin gizarte digitalari, handik datozkien mezu misogino eta gizon-emakumeen berdintasunaren aurkakoei kasu egin gabe.

Berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Itunaren konpromisoen artean – Emakundek Nazio Batuen "Generation Equality" nazioarteko ekimenaren barruan bultzatutako lan-prozesua – eraldaketa digitala eta adin goiztiarretako hezkidetza daude. Bi eremu horiek une honetan estrategikoak dira, kontuan izanda mundu mailako berdintasunaren aurkako erreakzioa, bereziki gazteei zuzenduta baitago eta eremu digitalean hedatzen baita. Mehatxu hori manosferan kokatzen da, diskurtso antifeministak hedatzen dituzten eta indarkeria matxista hutsaltzen duten mugimenduei lekua egiten dieten espazio birtualen multzoan.

Manosferari buruz ikertzen hasi zinenetik, badirudi gero eta leku gehiago hartzen duela, ezta?

Jakina. Badira ia 5 urte proiektu hau lantzen hasi ginela, eta denbora honetan, indartu eta dibertsifikatu egin da. Askoz ere entzule gehiago dauzkate, eduki-sortzaile gehiago dago, baina baita kanal eta mezu anitzagoak ere. Denean egin du gora.

Misoginia zergatik dabil hain eroso esfera digitalean?

Dena dabil eroso esfera digitalean. Abiapuntutzat hartu behar da misoginia gure kulturaren parte dela, bortxaketaren kultura patriarkatuaren dimentsio kulturala den bezala. Une bakoitzean zer espazio aurkitzen duen, han erreproduzitzen da. Telebistara iritsi zen, eta orain espazio digitalera, bizitza osoa digitalizatu delako. Ulertu behar dena da bortxaketaren kultura nola eraldatzen den garai honetan, eta zer-nolako gizarte digitala daukagun. Elikaduraren nahasmenak ere hortxe daude, eroso; eta suizidioa, eta extimitatea, hots, intimitatea erakutsi beharra.

Manosfera espazio maskulinizatua al da?

Erabat, emakumeen presentzia ez da % 10era iristen. Baina ez dira soilik mutil gazteak, gizon heldu asko dago. Eta espazioa bera oso zeharkakoa da, klase sozial guztiak biltzen ditu. Manosferak arrakasta du, besteak beste, gai delako ate askotan jotzeko eta sentsibilitate anitzetara iristeko, baina denetan aurkitzen du, hori bai, maskulinitatearen ondoeza eta etsipena. Izan daiteke zaintza kendu dioten aita, edo ligatu ezinik dabilen mutikoa. Gizonezkoen ondoezak dira, misoginoak, feminismoaren aurkakoak, hegemonia maskulinoaren aldekoak.

Nola borrokatzen da horren aurka?

Hor gizonezkoak behar dira, erreferentziazkoak genero-indarkeriaren aurkako borrokan, oso-oso garrantzitsua da. Mutilek konturatu behar dute ez zaiela emakumeei bakarrik gertatzen. Badakigu haiek tartean sartzen ditugunean, erabakiak hartzeko gaitasuna ematen diegunean, enpatia agertzen dela, aitortzen dutela baietz, gertatzen ari dela eta errotik garbitu beharra dagoela. Horrexek funtzionatu izan digu ondoen, denok batera egitea aurrera, gizonek ere zeresana izatea, zigorgabetasunean lagun izan gabe, lekuko isilak izan gabe, ikusle hutsak izan gabe.

Diskurtso negazionista eskuin muturreko alderdiekin lotu da, baina manosferak lortu al du ideologia batetik bestera dena bustitzea?

Bai, gaitasun handiagoa duelako mezuak dantzan jartzeko, eta era askotako edukiak sortzeko. Manosferak oso ondo daki diskurtsoak multzokatzen. Alderdi politikoek, sare sozialak erabiltzen hasi aurretik, mitinetan edo manifestazioetan zabaltzen zituzten ideiak; orain, manosfera beti hortxe dago, egun guztian esku-eskura. Ez du off line espaziorik -horren kezkarik ez du-, eta genero, formatu eta espazio guztiak erabil ditzake, behin eta berriz gauza bera esateko, belarriak limurtzeko moduan. Batzuetan, Tik Token bideo bat jarriko dute, ekinean behin eta berriz; beste batzuetan, meme bat. Horri polinizazioa deitu diogu: hiru-lau ideia dira, erraz-erraz kutxatxo batean sartu, eta hor doaz batetik bestera.

Unibertsitatean aritzen zara; egunero zaude gazte artean. Zure ustez, ba al dute prestakuntza eta gaitasuna diskurtso negazionistak bereizteko?

Ez. Alfabetatze digitalera joan nahi dugun arren, autodefentsa digitalera edo zibersegurtasunaren aldera, ondorioa ezezkoa da. Har dezagun gure beste txosten bat:  Culpables hasta que se demuestre lo contrario. Percepciones y discursos de adolescentes españoles sobre masculinidades y violencia de género. Besteak beste, galdetzen genien ea saiatzen ziren mezu horiek aztertzen eta ezbaian jartzen. Eta ikusi genuen ez zutela fact checking egiten, alegia, ez zutela informazioa egiaztatzen, ez zuten “hau horrela ote da” galdetzen edo informazio bila beste inora jotzen.

Orduan, zer tresna erabil ditzakegu gazteen artean diskurtso digital antifeministari aurre egiteko?

Beti esaten dut belaunaldi horrekin konektatzeko gai den jendea sartu behar dugula. Australian, adibidez, Z belaunaldiko diseinatzaile eta artista batzuk gonbidatu zituzten kontzeptu osoa diseina zezaten. Kanpaina hari Scroll deitu zioten. Haien belaunaldi bereko jendea bilatzea pentsatu zuten, haien estetika eta mezu berberak erabiltzeko. Gazteengana iritsi nahi baduzu, haiek zurera bildu behar dituzu, edo gutxienez haiei ere galdetu, baina uste dut ez ditugula nahikoa testeatzen. Aitor dezagun: badakigu hori dena kontsumitzen dutela. Baina jakin behar dute onartzen edo ez, arriskurik gabe, eduki horiek nondik datozen jakinda.

Agian, algoritmoari izkin egiten jakitea izango da kontua, ezta?

Bai, batez ere Tik Token, horixe baita gehien erabiltzen dena. Bitartekaritza algoritmiko onena duen sarea da, erabiltzaileak mundu guztian ez du horrelako esperientziarik topatuko. Arazoa da guk ezin dugula ikusi mutil batek edo neska batek ikusten duen gauza bera, metadatuak biltzen dituelako adinari, generoari eta kokapenari buruz.  Horregatik, erakutsi beharko diegu nola desaktibatu oihartzun digitaleko kamera -kalte besterik ez baitu egiten-; informazioa beste iturri batzuetan bilatzen; entzuten eta errespetatzen; informazioa egia ote den ikusten, itsu-itsuan zabaldu gabe. Horrek guztiak, azken batean, zerikusi handia du herritarren hezkuntzarekin eta zentzu kritikoarekin.

Gizarte guztia gara erantzule...

Helduok ez dakigu gure neska-mutilak zer ari diren ikusten, eta baliteke gorroto-espazioetan sartzea; heldu guztion ardura ere bada, jakina baietz.

3 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-04-24

    Oraindik ere ikusten da edukia non maskulinoa eta femeninoa bereizten diren, eta beste genero batzuei kasurik ez egitea, hala nola bizitzarekiko harremanak zentzu batean edo bestean moldatzea, rolak mantenduz, kaltegarriak izan ziren genero ororen garapenerako, eta, gainera, sektore batean genero ugari egotea, beste genero batzuen kaltetan, eta, gainera, estereotipoak mantentzen dira, batez ere arlo fisikoarekin lotutakoak, eta horiek ustiatzen dituztenek gizartean dituzten portaerak islatzen dituzte.

  • Argazkia Xaver
    2025-04-24

    Todavía se ve contenido donde se separan lo masculino de lo femenino ya no decir no hacer caso a otros géneros como que se moldearan las relaciones con la vida en un sentido u otro manteniendo roles resultaron nocivos para el desarrollo de todo género dando como resultado además la presencia de un género en abundancia en un sector en detrimento de otros géneros cuando además se mantienen estereotipos sobre todo relacionados con lo físico y haya quienes lo explotaran con sus consecuencias reflejo comportamientos en la sociedad.

  • Argazkia malou
    2025-04-24

    Sorprende mucho que esta profesora de universidad confunda sexo con género, como si fueran sinónimos, algo que nunca han sido ni son. Lo hace tanto en la entrevista como en sus estudios, en los que cree que el feminismo es incluir a colectivos ajenos a la igualdad entre hombres y mujeres o que el feminismo es algo distinto a la defensa de las mujeres que sufren discriminación y violencia por razón de su sexo.
    Ambos términos, género y sexo (que solo se refiere a hombre o mujer, biología, como ha recordado el Tribunal Supremo de Gran Bretaña hace unos días), están definidos tanto en las leyes de igualdad y las normativas europeas como en la CEDAW y en el Convenio de Estambul. El concepto de género es imposible que se recoja como variable estadística porque no tiene valor real y tangible como lo tienen la edad o la ubicación o el sexo que solo tiene dos valores hombre y mujer.
    También parece olvidar la experta que no existen los feminismos en plural, que el feminismo es un movimiento social y político que busca la emancipación de las mujeres y que ello suponga los mismos derechos para ambos sexos. De igual manera, no es feminismo si va vinculado a la "ideología de género" de la que esta profesora habla en sus estudios, ya que esta ideología niega que mujer y hombre sean respectivamente, la hembra y el macho de la especie humana. Tampoco es feminismo si se incluyen en él a otros colectivos cuyas demandas en ocasiones están confrontadas con la defensa de las mujeres y también con la protección de niñas, niños y adolescentes.
    Es una “mala ciencia” vender como antifeminismo que nuestros jóvenes y los de otros países occidentales se opongan a la “ideología de género” (al igual que se oponen las feministas) o que en ciertas charlas denominadas de "igualdad o feministas”, pero que ni son sobre coeducación ni sobre feminismo, se les insulte constantemente y se les llame privilegiados o que se les hable mal de sus familias o que se les menosprecie porque quieran aspirar a tener una familia propia, o que se les hagan preguntas íntimas o que de les avergüence en público o que se les sermonee con el concepto comodín de moda indefinible de las “masculinidades”. Esta situación se viene denunciando en colegios e institutos y en redes sociales, no solo por parte de feministas, también por parte de madres y padres que tienen conocimiento de este tipo de charlas y mensajes ideologizados, en los que además se ataca y señala a los adolescentes varones.
    Por cierto, que el controvertido y explotado concepto de “masculinidades” que la experta repite en sus charlas y estudios lo inventó en los años 80 del siglo pasado un entonces profesor australiano (ahora profesora emérita Raewyn Connell) mientras recibía la oposición y la crítica de las feministas de su época, y de las de ahora, por sus posicionamientos considerados como misóginos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko