Eusko Jaurlaritzako bozeramailea ere banaiz. Justizia Administrazioaren modernizazioa nire lehentasunezko helburuetako bat da. Jaurlaritzaren webguneen kudeaketaz arduratzen gra. Gure ekimenen artean azpimarratzekoak dira Open Data Euskadi proiektua, Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikorako Plana (2011-2013) eta telelan esperientzia berritzailea.
Herrizaingo sailan, helburu nagusia terrorismoa ezabatzea da, bakea, askatasuna eta elkarbizitza Euskadin behin betiko finkatzeko. Lehentasuna duen beste helburu bat indarkeria matxista desagerraraztea da, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren bidez. Gainera, Ertzaintza modernizatzeko lanean ari gara kaleetako segurtasuna bermatzeko xedez.