
Bingen Zupiria sailburuak CIOFF- Folklore eta Arte Tradizionalen Jaialdien Erakundeen Nazioarteko Kontseiluaren urteko kongresuan parte hartu du
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea CIOFF Folklore Jaialdien eta Arte Tradizionalen Erakundeen Nazioarteko Kontseiluaren urteroko biltzarrean izan da gaur, Portugaleten. Elai Alai kultur taldeak antolatuta eta pandemia dela eta iaz atzeratu ondoren, Puente Colgante hotelak Folklore Jaialdien eta Arte Tradizionalen Erakundeen Nazioarteko Kontseiluko ordezkariak hartu ditu asteburu honetan.