qrcode

Bingen Zupiriak Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurkezpenean "kulturak bizikidetzari egiten dion ekarpena" jarri du balioan

2023-07-13
  • Elai-Alai dantza elkarteak antolatuta, 48. Nazioarteko Folklore Jaialdia uztailaren 17tik 20ra ospatuko da: Kolonbiako, Indonesiako, Mexikoko, Errumaniako eta Ugandako talde gonbidatuekin 

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Elai Alai elkarteak antolatutako Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurkezpen izan da. Aurten ere jaialdiak munduko hainbat txokotako dantza eta musika taldeak bilduko ditu Portugaleten. 48. edizio honetan. Bost herrialdetako taldeak arituko dira dantzan: Kolonbiakoak, Indonesiakoak, Mexikokoak, Errumaniakoak eta Ugandakoak  

Zupiria sailburuak "kulturak bizikidetzari egiten dion ekarpena" balioetsi du, eta esan du kulturak bizikidetzatik asko duela, "kulturak munduan egoteko modu bat erakusten eta adierazten du, eta uste dut kultura pentsamenduak, sentimenduak eta beste pertsona batzuekin harremanak izateko dugun gaitasunaren adierazpen ona dela".

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Portugaleteko Udalak babesten dute jaialdi hau. Aurten, uztailaren 17tik 20ra bitartean egingo da, Portugaleteko Canilla pasealekuan. Hantxe arituko dira nazioarteko taldeak dantzan, egunero, 21:30etik 23:00etara arte. Dantza-emanaldiez gainera, bi kontzertu antolatu dira: jaialdian parte hartzen duten elkarteetako musikariek hainbat doinu eta melodia tradizional joko dituzte. Puente Colgante Boutique Hoteleko terrazan. Uztailak 23an eta Uztailak 24an. 

Bestalde, hilaren 25ean, jaialdiaren oihartzunak entzungo ditugu beste egitasmo garrantzitsu baten harira; izan ere, egun horretan egingo da Munduko Dantzak jardunaldia. Egun horretan bertan, goizean, ekitaldi hunkigarri bat antolatu da: Munduko Sustraiak. Ekitaldi horretan, talde parte-hartzaileek beren herrialdeko lur apur bat ipiniko dute Gernikako Arbolaren kimuetako baten oinetan.

Urtero legez, Nazioarteko Folklore Jaialdia Portugaletetik kanpora ere joango da, eta Euskadiko beste zenbait udalerritan ere arituko dira taldeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak