Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiko antolatzaileei eta kideei egin die harrera

2019.eko uztailak 23
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, gaur goizean, Portugaleteko aurtengo Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzen duten taldeetako kideei eta antolatzaileei egin die harrera. Aurten, Sri Lankako, Kubako, Armeniako, Tahitiko, Serbiako eta Euskadiko taldeak izango dira. Harrera-ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da; hartan, Lehendakariak Euskadi Basque Countryra ongi etorria eman die parte-hartzaileei, eta eskerrak eman dizkie talde guztiei, beren kultura-tradizioaren onena eskaintzearren. “Kultura hori gurekin partekatzen dute, eta, horrela, tradizio zaharrenen indarra eta haiek komunikatzeko duten gaitasuna erakusten digute”, esan du.

Era berean, Lehendakariak eskerrak eman dizkio Elai Alai taldeari, Portugaleteko Folklore Jaialdia antolatzeagatik. Horrela esan du Elai Alairen adibideak sendotu egiten dituela Euskadiren balioak, “abangoardia maite duen antzinako herriarenak”, aintzat hartuta haiek errespetuzkoak direla tradizioekin eta gaur egungo kulturaren jarraitzaile direla.

Iñigo Urkullu Lehendakariak nabarmendu du folklore, dantza eta musika tradizionalek ondo pasatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko aukera ematen dutela. “Gure herrietan dugun kultura-aberastasuna antzemateko aukera ematen digute”, esan du.

Bestalde, Lehendakariak nabarmendu du talde parte-hartzaileek Euskadin beren herrialdearen “kultura-enbaxada” sortzen dutela. Gainera beren egonaldiaz gozatzeko eta herrialde txiki honen enbaxadore ere bilakatzeko eskatu die, izan ere, herrialde honen asmoa da mundu osoan ezagut eta aintzatetsi dezaten.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, amaitzeko, Voltaireren esaldi bat aipatu du. Esaldi horren bidez, Euskal Herria “Pirinioen bi aldeetan abesten eta dantzatzen duen herri" gisa definitu zuen.

Ekitaldian, Lehendakariak Urrezko Orratza jaso du, Jaialdiaren 45. urteurrena dela eta.

Ajuria Enea jauregian izan den ekitaldian, Nazioarteko Jaialdi honetan parte hartzen duten folklore-taldeez gainera, Imanol Sarria Cue Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiko zuzendaria eta Mikel Torres Portugaleteko Udaleko alkatea ere izan dira.

PORTUGALETEKO NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA

Portugaleteko eta Euskadiko Nazioarteko Folklore Jaialdia Elai Alai kultura-sozietateak eta euskal folklore-taldeak antolatzen du, eta urtero egiten da, uztaileko azken hamar egunetan. Edizioetako bakoitzean, hainbat herrialdetako zortzi eta bederatzi talde parte-hartzaile izaten dira. Ekitaldiaren egoitza nagusia Portugalete da; bertan izaten da, lau jardunalditan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak