Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiko taldeak hartu ditu

2016-07-21

Lehendakariak gaur arratsaldean Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzen ari diren taldeak hartu ditu. Aurten Mazedonia, Serbia, Txile, Hegoafrika, Argentina eta Euskadiko taldeak ari dira parte hartzen jaialdian. Harrera ekitaldia Ajuria Enea jauregiko lorategietan izan da eta Elai-Alai taldeko arduradunak   –talde horrek antolatzen du eta jaialdia– eta Mikel Torres Portugaleteko alkatea ere izan dira bertan.

Lehendakariak hitzaldiaren hasieran eskerrak eman dizkie jaialdian parte hartzen ari diren taldeei beraien kultura tradizio hoberena oparitu digutelako. “Gure nahia da, guri gozarazi ez ezik, zuek ere gozatu dezazuela eta Herri txiki honen enbaxadoreak izan zaiteztela, izan ere, herri txiki honek kultura tradizio handia du eta munduan ezagutu eta aitortu dezaten nahi du” esan du.

Iñigo Urkulluk Elai Alai dantza taldeari ere eman dizkie eskerrak, 42 urte daramatzate eta “herrien arteko zubi bat” antolatzen, eta aipatu du folkloreak, dantzak eta musika tradizionalak gozatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko aukera ematen digutela.

“Zuen ereduak gure herrien balioak sendotzen ditu, tradizioekin adeitsuak eta kulturaren zaleak baitira herriok” esan die.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @asantamariajor1
    2016-07-21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakariak Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiko taldeak hartu ditu ➡ https://t.co/WRJUc0iqRW

  • Argazkia SN Robot
    @asantamariajor1
    2016-07-21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari recibe a los grupos participantes en el Festival Internacional de Folklore de Portugalete ➡ https://t.co/AG4sPI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)