NIK Patrika Digitala
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak onartu egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana

2018-02-06
  • Hurrengo Gobernu Kontseiluan onetsi aurreko fasea

Vitoria-Gasteiz, 06/02/2018

Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak onartu egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana, eta, laster, Gobernu Kontseilura joango da, behin betiko onets dezan.  Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udaletako ordezkariak ditu, bai eta erakunde sindikalenak, enpresa-erakundeenak, erabiltzaileenak, gizarteratzearen inguruan esku hartzen duten gizarte-ekintzako hirugarren sektorearenak eta gizarteratzearen eremuan lan egiten duten profesionalenak ere.

 Gaur goizean Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan egin duen bileran, bertako buru Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordea izan dela, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak oniritzia eman dio Gizarteratzeko IV. Euskal Planari. Planak gizarte-bazterketa prebenitzeko eta tratatzeko erronkak eta lehentasunak ezartzen ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuei bide emateko eta horiek antolatzeko abian jarri beharreko aldaketa eta jarduketak aztertzen ditu.

 Sailburuordeaz gainera, Amaia Arteaga Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria eta Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria izan dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkari, gaur goizean Lakuan egin den topaketan.

 Gizarteratzeko Euskal Kontseilua kontsultarako eta parte hartzeko organoa da, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia. Bertan, Jaurlaritzak ez ezik, foru-aldundiek eta udalek ere badute ordezkaritza, bai eta erakunde sindikalek, enpresa-erakundeek, erabiltzaile-erakundeek, gizarteratzearen inguruan esku hartzen duten gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak eta gizarteratzearen eremuan lan egiten duten profesionalek ere.

 

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @GlaciarBlue
    2018-02-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Consejo Vasco para la Inclusión Social da luz verde al IV Plan Vasco de Inclusión 2017-2021 ➡ https://t.co/nO901QtYUm https:…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)