Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabal: “2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Planaren oinarria abendurako prest egongo da”

2017-09-25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Work Coffeea eztabaidatzeko, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian
  • “Gizarte-bazterketa tratatzeko erronkak eta lehentasunak ezartzen dituen plangintza-tresna nagusia da”
  • “Gizarteratze-prozesuei bide emateko abian jarri beharreko jarduketak aztertzen ditu”

2017-09-25 Vitoria-Gasteiz

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur goizean, 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Planaren diseinu-fasea abenduan amaituko dela esan du, eta gizarte-bazterketa tratatzeko erronkak eta lehentasunak ezartzen dituen plangintza-tresna nagusia dela. Gizarteratze-prozesuei bide emateko abian jarri beharreko jarduketak aztertzen ditu”.

 

“Horren bidez, % 20 murriztu nahi da pobrezia-tasa Euskadin, kontuan hartuta laneratzearekin eta kalte gehien jasaten duten gizarte-kolektiboei laguntza ematearekin erabat konprometituta dagoela Euskadi”, esan du Artolazabalek, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian inklusioarekin zerikusia duten beste erakunde, organizazio eta gizarte-erakunde batzuekin antolatu den topaketan. Ekitaldian, Marcos Muro  Enpleguko eta Gazteriako sailburuordeak eta Amaia Arteaga Laneratzeko zuzendariak parte hartu dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Gizarteratzeko Erakundeen arteko Batzordearekin lankidetzan, egunotan 2017-2021 Gizarteratze Aktiborako IV. Euskal Plana prestatzen ari da. Testuinguru horretan, 2013-2016 Gizarteratze Aktiboko Euskal Planaren amaierako ebaluazioa egin da, eta plan berriaren ardatz, helburu eta jarduketak zehaztu aurretiko beharren diagnostikoan aurrera egiten ari da.

 

“IV. Plan berri hori egiteko orduan, Euskadin gizarteratzeko politiken eremuan esku hartzen duten gizarte-eragile eta -erakunde guztien parte-hartzea nabarmendu nahi dugu. Parte hartzeko antolamendu horren emaitza oraintsu Gizarteratze Aktiboko III. Euskal Planaren inguruan egin dugun ebaluazioa eta diagnostikoa izan dira; horretarako, onlineko inkesta kualitatiboa egin da, eta, horrela, autonomia-erkidegoan gizarteratzean parte hartzen duten eta ordezkari diren organoetan parte hartzen duten erakunde publiko eta pribatu guztiei eman zaie ahotsa”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

“Inork ez du atzean geratu behar: hori da gure helburua, gizarte modernoa, solidarioa eta pertsonekin konprometitua dagoena eraikitzeko. Euskadi laneratzearekin eta kaltetuen dauden gizarte-kolektiboei laguntza ematearekin erabat konprometituta dagoen Europako herrialdea da. Hori dela eta, Beatriz Artolazabalek esan du Gizarteratze Plana autonomia-mailan plangintza-tresna nagusia dela, gizarte-bazterketa tratatzeko erronkak eta lehentasunak ezartzen dituela, eta Euskadin gizarteratze-prozesuei bide emateko gauzatu beharko diren jarduketak aztertzen dituela”. 

 

Konpromisoa

“Pertsonek dituzten oinarrizko beharrekiko sentsibilitatea eta konpromisoa dira mugitzen gaituen ekintzaren funtsezko printzipioa, eta kohesio eta justizia soziala ezinbesteko osagai dira Euskadiren etorkizunerako, Europan herrialde lehiakor eta kementsua izateko. Badakigu gizarte bat benetan aberatsa izateko herritar guztiek izan behar dituztela eskuragarri eta guztiek baliatu behar dituztela oinarrizko balioak; beraz, Gizarteratze Aktiboko Euskal Plana hori lortzeko funtsezko elementu nagusia da. Diru-sarrerak bermatzeko euskal errentari esker, pobrezia-mailak txikiagoak izan dira Euskadin beste eskualde batzuetan baino”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. 

 

Artolazabalen hitzetan, “diru-sarrerak bermatzeko errenta Euskadiko gizartearen ongizate konparatu hobea izateko oinarrietako bat da.  Ona da familia hartzaileentzat, eta indartu egiten du euskal gizartea, oro har. DSBEak jarduera ekonomikoa sortzen du eta, gainera, gizarte hobea eta bidezkoagoa sortzen laguntzen du; izan ere, bermatu egiten du eta, aldi berean, babestu”.

 

“Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearen ideia partekatzen dugu, gizarte-oinarriak sendotzekoa, inor berreskuratzetik kanpo ez uzteko babestu eta laguntzekoa. Pertsonak gure lanen oinarri erabat izateko garaian gaude”, esan du Artolazabalek Vitoria-Gasteizen egin den Work Coffeean.

 

Gizarteratzeko IV. Euskal Plan hori idaztea aprobetxatu beharreko aukera da. Adierazle ekonomikoek beste errealitate bat erakusten digutenean, orduan da egoera hori aprobetxatzeko unea, Gizarteratzeko IV. Plana zehaztu eta garatzeko, emaitza eraginkorrak eta inklusiboak jasoko dituena. 

 

Gizarteratzeko IV. Planak Hezkuntzako, Osasuneko, Etxebizitzako eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailen, 3 foru-aldundien, toki-erakundeen eta Eudelen eta hirugarren sektoreko erakundeen parte-hartzea du, Elkarrizketa Zibileko Mahaitik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)